Euskal Museoa. Hitzaldia: Begoñako geografia fotografikoa

  • Noiz

    2019/02/20

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskal Museoak “Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketa ardatz duen otsaileko egitarau betea aurkezten du.

Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz - Donaciones 2013-2018. Construyendo Museo aldi baterako erakusketak industria-iraultzak XIX. eta XX. mendeetan euskal gizartean eta, bereziki, Bizkaikoan eragindako aldaketa batzuk aurkezten ditu.

Gizarte urbanoa, konplexua eta kontraesankorra izan zen, tradizioaren eta modernitatearen artean ebatzi behar izan zuena, eta gaur egungoaren oinarrian dagoena.

Erakusketa osatzeko, Euskal Museoak hainbat jarduera antolatu ditu, erakusketan lantzen diren gai batzuk nabarmentzen dituztenak, hala nola emakumeen hezkuntza, Horacio Etxebarrietaren figura eta Begoñako Elizatea.

Erakusketarekin lotuta otsaileko azken hamabostaldian antolatuko diren jardueretarako sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

Egutegia

Begoñako geografia fotografikoa

Hizlaria: Maite Jimenez Otsoa de Alda. Técnica del Museo Vasco

"Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketaren osagarri, Maite Jimenezek Begoñako elizatera bisita egitea proposatzen du, Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853-1943) lehen emakumezko argazkilari amateurrak egindako argazkietatik abiatuta. Emakume bikain honek utzi digun ondare bisualarekin, hainbat leku, jarduera eta pertsonaren berri izango dugu, eta, horrela, 1925ean behin betiko Bilbok anexionatu zuen elizateari buruzko gure ezagutza handituko dugu.

Maite Jimenez Historian lizentziatua da EHU/UPVtik.

1984az geroztik Bilboko Euskal Museoko teknikari gisa egiten du lan, eta Eulalia Abaituari eta haren argazkilari lanari buruzko lanak argitaratu ditu.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Euskal Museoa. Unamuno plaza, 4. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera