Euskal Museoa. Euskara Ibiltaria: Ikusi, entzun eta usaindu

  • Noiz

    2019/03/13(e)tik 2019/06/16(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekintzen artean, Akademiak Euskara Ibiltaria izeneko erakusketa eraberritu du: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa lanean oinarritutako bideoak, audioak, jokoak, puzzleak eta, besteak beste, testu berriak jasotzen dira.

Erakusketa horretan, beraz, euskararen hitz eta hotsak irakurri, entzun, usaindu eta horiekin jolasteko aukera izango du bisitariak martxoaren 13tik ekainaren 16ra bitartean, Bilboko Euskal Museoan.

Euskara Ibiltaria: Ikusi, entzun eta usaindu

Euskararen Herri Hizkeren Atlasean oinarritutako Euskara Ibiltaria erakusketa goitik behera aldatu du Euskaltzaindiak, eta emaitza Euskal Museoan erakutsiko da, martxoaren 13tik aitzina.

Orain arteko panelez gain, hainbat berrikuntza izango ditu:

  • Teknologia berrien erabilera sustatuko da.
  • Zentzumenekin jolastuko du bisitariak: ikusi, entzun eta usaindu.
  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasako mapa eta hitzekin jolastu ahal izango da: 3 joko egongo dira. Bisitariarentzat erronkak egongo dira eta gainditzen dituztenen artean sariak zozketatuko dira.
  • Herri desberdinetako ahotsak entzun ahal izango dira: Herriz herri jasotako erantzunak entzungai egongo dira. Zenbait herritako pasarteak entzun eta irakurtzeko aukera egongo da.
  • Erakusketa lau hizkuntzatan egongo da (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa).

Ordutegia

  • Astelehenetan: 10:00etatik 19:00etara
  • Asteazkenetik ostiralera: 10:00etatik 19:00etara
  • Larunbatetan: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
  • Astearteetan: Itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 3 €
  • Murriztua: 1,5 €(Ikasleak eta Taldeak10 lagunetik gorako)
  • Dohainik:
    • Museoaren Eguna (ostegunero)
    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 12 urtetik beherakoak
    • 65 urtetik gorakoak
    • Urritasun pertsonak
    • Langabetuak
    • Kazetariak
  • BilbaoCard txartel turistikoa: 1,5 €
  • Gazte-txartela: sarrera 2x1

Euskal Museoa. Unamuno plaza, 4. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera