Euskal Museoa. Euskal Museoak El último Magnate dokumentala proiektatuko du, eta hiru emanaldi eskainiko ditu

  • Noiz

    2018/12/12(e)tik 2019/02/21(e)ra

  • Ordua

    18:30ean

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Film luzeak agerian uzten du Espainiaren eta Alemaniaren artean izandako lankidetza, 20ko hamarkadako arma aurreratuenak isilpean fabrikatzeko; ikusgai jarri da orain dela gutxi inauguratutako “Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketaren barruan.

Abenduaren 12an, urtarrilaren 10ean eta otsailaren 21ean soilik egongo da ikusgai, Museoko Klaustroan, 18:30ean.

ilboko Euskal Museoak “Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” aldi baterako erakusketa inauguratu berri du.

Oraingoan ere bisitarientzako jarduerak antolatu dira aldi baterako erakusketaren inguran.

Horietako bat da El último Magnate dokumentalaren proiekzioa.

Abenduaren 12an, urtarrilaren 10ean eta otsailaren 21ean proiektatuko da, 18:30ean, leku paregabe batean: Museoko Klaustroan .

Film luzea hiru emanalditan soilik eskainiko da; sarrera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

El Último Magnate film luze dokumentala da, 20ko hamarkadako atal ezezagun bati buruzkoa: Espainiaren eta Alemaniaren arteko lankidetza, garai hartako armarik aurreratuenak isilpean fabrikatzeko.

Film honek Euskal Museoko aldi baterako erakusketan nabarmendutako pertsona bat ekartzen du gogora: Horacio Echevarrieta; hain zuzen, Iberia, Iberdrola eta Madrilgo Kale Nagusia abiarazi zituen, eta bere inperio osoa arriskatu zuen inoizko itsasontzi eta urpeko ontzi onena eraikitzeko.

Historiaren zati hori ezagutzeko eta Horacio Echevarrietaren bizitza interesgarriaren berri edukitzeko aukera paregabea izango da.

Dokumentalari buruzko informazioa

El Último Magnate | 2011 | 80 min

Zuzendaria: José Antonio Hergueta

Gidoia: José A. Hergueta, Olivier van der Zee

Musika: Antonio Meliveo

Argazkigintza: Olivier van der Zee

Produkzio-etxea

MLK producciones / Sincro Producción de Imagen / Neon Media / Extra-Vista Film &TV produkzio-etxeak, Canal Sur TV, Euskal Telebista eta Canal de Historia telebista-kateekin lankidetzan.

Sinopsia

“Hiru gizon, berrikuntzarekiko grinak lotuta: handiki errepublikanoa, espiarik ospetsuena eta zinemarekin maitemindu zen itsasgizona... elkarrekin erronka egin zioten munduko ordenari, garaiari aurrea hartu zion urpeko ontzia eraikitzeko: behin betiko arma.

Euren ametsaren istorioa da, baita hori egia bihurtzeko ordainetan eman zuten guztiaren istorioa ere.”

Ordutegia

18:30ean

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Sarrera doakoa izango da, leku-kopurua bete arte, eta ez da aldez aurretik izena eman behar

Euskal Museoa. Plaza Unamuno, 4. 48006 Bilbao (Bizkaia)

Eta gainera