Euskal Museoa. Erakusketa iraunkorra

  • Noiz

    2016/01/01(e)tik

  • Non

    Euskal Museoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskal Museoa 1921. urtean sortu zen eta Bilboko Alde Zaharraren bihotzean kokatuta dago. Jesusen Konpainiari zegokion San Andres ikastetxe ohiaren eraikina hartzen du. XVII. mendean eraiki zen.

Museoak hiru solairu ditu eta klaustro soilaren inguruan egituratzen da. Erdian zentroaren obrarik enblematikoenetarikoa du: Mikeldi; II. Burdinaren Aroko eskultura zoomorfoa da.

Museoko funtsek euskal kulturaren errealitateari eta gorabehera historikoei buruzko espektro zabala hartzen dute. Dena den, nagusi dira tradizionalak eta bi bloke handitan banatuak daude: euskal historia eta etnografia. Laburbilduz, historian zehar talde baten, hau da, euskaldunen ohiko biziaren testigu diren objektuak.

Ordutegia

  • Astelehenetan:
    10:00etatik 19:00etara
  • Asteazkenetik ostiralera:
    10:00etatik 19:00etara
  • Larunbatetan:
    10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan:
    10:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Sarrera orokorra: 3 €
  • Sarrera murriztua: 1,50 € (ikasleak eta 10 pertsonatik gorako taldeak) 
  • Doakoa: pentsiodunak, langabetuak, 12 urtetik beherako haurrak eta pertsona desgaituak

Astearteetan: Itxita

Museoaren eguna: ostegunetan

Eta gainera