Euskal Museoa. "El último magnate" luzemetraiaren proiekzioa

  • Noiz

    2019/02/21

  • Ordua

    18:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskal Museoak “Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketa ardatz duen otsaileko egitarau betea aurkezten du.

Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz - Donaciones 2013-2018. Construyendo Museo aldi baterako erakusketak industria-iraultzak XIX. eta XX. mendeetan euskal gizartean eta, bereziki, Bizkaikoan eragindako aldaketa batzuk aurkezten ditu.

Gizarte urbanoa, konplexua eta kontraesankorra izan zen, tradizioaren eta modernitatearen artean ebatzi behar izan zuena, eta gaur egungoaren oinarrian dagoena.

Erakusketa osatzeko, Euskal Museoak hainbat jarduera antolatu ditu, erakusketan lantzen diren gai batzuk nabarmentzen dituztenak, hala nola emakumeen hezkuntza, Horacio Etxebarrietaren figura eta Begoñako Elizatea.

Erakusketarekin lotuta otsaileko azken hamabostaldian antolatuko diren jardueretarako sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

Egutegia

"El último magnate" luzemetraiaren proiekzioa

Zuzendaria: Jose Antonio Hergueta, 2011
Produkzioa: SINCRO

Horacio Etxebarrieta Maruri da dokumental honen protagonista; Antonio Hergueta zuzendariaren eskutik, filmak Cádizko Ontziolan Espainiako itsas armadarentzat teknologia alemanez egindako itsaspeko baten eraikuntza erakusten du, Etxebarrietak bere abizenaren hasierako hizkiarekin E-1 bataiatua eta 1930eko urriaren 22an uretaratua. Errepublikaren aldarrikapenarekin, gaizki amaitu zen abentura hori armadorearentzat, Gobernuak erosketa-akordioa hautsi baitzuen, eta oso ondo Alemaniarentzat, U-Boot deritzenak, bigarren mundu gerrako itsas gerran erabilitako makinarik perfektuenak, garatzeko prototipo gisa erabili baitzen.

Ordutegia

18:30etan

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Euskal Museoa. Unamuno plaza, 4. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera