Euskal Museoa. Dantza saioa: 1529-1949. Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian

  • Noiz

    2019/02/24

  • Ordua

    13:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskal Museoak “Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketa ardatz duen otsaileko egitarau betea aurkezten du.

Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz - Donaciones 2013-2018. Construyendo Museo aldi baterako erakusketak industria-iraultzak XIX. eta XX. mendeetan euskal gizartean eta, bereziki, Bizkaikoan eragindako aldaketa batzuk aurkezten ditu.

Gizarte urbanoa, konplexua eta kontraesankorra izan zen, tradizioaren eta modernitatearen artean ebatzi behar izan zuena, eta gaur egungoaren oinarrian dagoena.

Erakusketa osatzeko, Euskal Museoak hainbat jarduera antolatu ditu, erakusketan lantzen diren gai batzuk nabarmentzen dituztenak, hala nola emakumeen hezkuntza, Horacio Etxebarrietaren figura eta Begoñako Elizatea.

Erakusketarekin lotuta otsaileko azken hamabostaldian antolatuko diren jardueretarako sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

Egutegia

Dantza saioa
1529-1949. Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian

Iñaki Irigoien & Etorkizuna Dantza Taldea & Bizkaiko Datzarien Biltzarra

Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz erakusketa otsailaren 24an itxiko da, igandean, Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldeak egindako “Eguzki dantza” Emakumeen Aurreskuarekin. Dantza emanaldiaren aurretik “Así bailan las Mujeres en Bizkaia 1529-1949” (“Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian 1529-1949”) ikerketa aurkeztuko du haren egileak, Iñaki Irigoienek; dokumentuetan oinarrituta, lan horrek emakumeek euskal dantzetan XVI. mendeaz geroztik izandako parte-hartze aktiboa aldarrikatzen du.

Iñaki Irigoienen Así bailan las Mujeres en Bizkaia - 1529-1949 - Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian ikerlana eskuko argitalpen txiki batean dago eskuragarri, baita ekitaldia antolatzen diren erakundeen webguneetan ere: www.dantzanet.net eta www.euskal-museoa.eus

Ordutegia

13:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Euskal Museoa. Unamuno plaza, 4. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera