Euskal Barrokensemble: Basques

  • Noiz

    2018/05/17

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskal musika eraldatu zuen joan-etorriko bidai kulturalaren soinuak.

Bizitza berri baten bila itsasoa zeharkatu zuten euskaldunen eta herri aborigenen arteko harremanak, alegia, kultura eta etnia desberdinen arteko kontaktuak, betirako eraldatu zituen antzinako tradizio musikalak.

Urruneko latitude haietan tradizio musikal berri bat sortu zen, zeinak euskaldunen berezko tradizioa eta mundua ikusteko modua aldatu zituen, euskal musika berritu bat sortuz.

Euskal Barrokensemble, Enrike Solinisek bultzatutako taldea, berriro dator Arriaga Antzokira, joan-etorriko musika horiek ordezkatzen dituzten kantu aukeraketa batekin.

Horra euskal kulturari kolore berri bat eman zioten musikak, neurri handi batean ezezagunak publiko handiarentzat, baina zentzumen guztiekin gozatzeko modukoak.

Benetako bidaia bat munduaren sustraietara, eta alderantziz.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

8,50 - 24 euro
Arriagako lagunek: %25etik %35era

Eta gainera