Eulalia Abaituari eskainitako argazkia erakusketa Estereoskopiak: 16 + 16

  • Noiz

    2017/04/12(e)tik 2017/09/30(e)ra

  • Non

    Azkue Fundazioa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Eulalia Abaituaren (Bilbo, 1853-1943) argazki-artxiboa. Estereoskopiak 16+16 erakusketa bi edukiren arteko batuketa da: iragan bisuala, 3 dimentsioko betaurrekoekin ikusiko duguna, eta ahozko orainaldia, audiogidekin femenino pluralean entzungo duguna.

Lehenengo batuketa formatu estereoskopikoan egindako Abaituaren iraganeko 16 irudi dira. Hemen erakusten direnak anaglifo kopiak dira, hain zuzen ere, erliebezko irudiak retro argiztaturiko pantailen barruan erreproduzitzeko teknika; irudi tridimentsional gisa ikusteko, beharrezkoak dira bi koloreko kristalak dituzten betaurrekoak izatea, bata urdina eta bestea gorria. Anaglifo horiek izenburuko lehenengo 16 zenbakia hezurmamitzen dute; erakusketaren eduki bisualak dira, Eulalia Abaituari zor zaizkion iraganeko eszenak 3 dimentsiotan.

Bigarren batuketa erakusketako ahozko edukiari dagokio, eta irudiei hitzak jartzen saiatzen da. Mezu horiek euskarazko egungo zenbait idazlerenak dira: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Karmele Jaio, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe, Laura Mintegi, Lourdes Oñederra, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte, Ana Urkiza eta Arantxa Urretabizkaia. Irudiei aurre egin behar izan diete, eta betaurrekoak jantzita, haiei begira, kontakizunak sortu dituzte. Erakusketan, ez dira irakurtzeko izango, baizik eta audiogiden bidez entzuteko. Egile horiek erakusketaren izenburuko bigarren 16 zenbakia zehazten dute, eta iraganari hitzak jartzen dizkioten egungo ahotsak dira.

Ordutegia

10:00etatik 17:00etara

Eta gainera