Esther Ferrer. Elkarri lotutako guneak

  • Noiz

    2018/03/16(e)tik 2018/06/10(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Esther Ferrer (Donostia, 1937) performancearen aitzindaria izan da Espainian, baita arte horren ordezkari nagusienetako bat ere. 1967an hasi zen ZAJ taldeko ekintzetan parte hartzen, Walter Marchetti, Ramon Barce eta Juan Hidalgorekin batera, eta, ordutik, bere bitarteko nagusi bilakatu zen ekintza-artea, nahiz eta 1970etik aurrera obra plastikoak egiteari ekin zion berriro, hainbat baliabide erabilita: esku hartutako argazkiak, instalazioak, zenbaki lehenen segidan edo ∏ zenbakian oinarritutako koadroak, objektuak, eta abarrekoak.

Bere obra arte minimalista eta kontzeptualaren korrontean kokatzen da; XX. mendeko 1970eko hamarkadan abiatu zen mugimendu hori, Stéphane Mallarmé, Georges Perec, John Cage edo Fluxusa erreferente hartuta, baita garaiko feminismoak ere.

Bere ibilbide oparoan zehar, ekintza-arteko hainbat jaialditan parte hartu du Esther Ferrerek eta museo desberdinetan erakutsi du bere obra.

Halaber, aintzatespen bat baino gehiago jaso du: Espainiako ordezkarietako bat izan zen 1999ko Veneziako Bienalean; Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zioten 2008an; era berean, Eusko Jaurlaritzako Gure Artea Saria jaso zuen 2012an, eta, 2014ean, MAV Saria (Mujeres en las Artes Visuales gazteleraz), Marie Claire de l’Art Contemporain Saria eta Arte Plastikoen Velázquez Saria erdietsi zituen.

Ikuspegi tematiko batetik abiatuta, argitaratu gabeko proiektuak soilik erakutsiko dira erakusketa honetan, aurrez inoiz erakusketa-espazio batean egon ez direnak.

Komisarioa: Petra Joos

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara 
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. 
  • Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.
  • Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Eta gainera