Euskal Museoak luzatu egingo du Estereoskopiak 16+16 erakusketa

  • Noiz

    2016/09/28(e)tik 2017/03/26(e)ra

  • Non

    Euskal Museoa

  • Web

    Bisitatu

Euskal Museoak luzatu egingo du Estereoskopiak 16+16 erakusketa

Bilbao

Egun Euskal Museoan ikus daitekeen Eulalia Abaitua argazkilari bilbotarraren hiru dimentsioko irudiz osatutako Estereoskopiak 16+16 erakusketak ez ditu ateak itxiko oraindik. Hilabete hauetan, pertsona askok bisitatu dute erakusketa, eta, hortaz, erakunde bilbotarrak martxoaren 26ra arte luzatzea erabaki du. Ez da erakusketa bakarra izango, duela zenbait egun Museoak Valleko kondea. Modernitatea eta tradizioa. Garai baten amaiera erakusketa berria inauguratu baitzuen; hartara, Abaituaren argazkiak XIX. eta XX. mendeetako eguneroko bizimodua erakusten duten Ignacio de Murua y Alzolaren argazkiekin osatuko dira.

Erakusketa hau Bilboko Euskal Museoak zaintzen duen irudien altxor txikia da: Eulalia Abaituaren argazki agiritegia (Bilbo, 1853-1943). Estereoskopiak 16+16 Museoak egileari eskaintzen dion zazpigarren erakusketa da. Ohiko formatuak hautsiz, erakusketa bi eduki batzearen emaitza da: ikus iragana, 3 dimentsiotan ikusteko betaurrekoekin antzemango duguna, eta ahozko oraina, audiogidan entzundakoa, emakume pluralean.

Lehenengo batugaia antzinako 16 irudi dira. Abaituak formatu estereoskopikoan egin zituen. Hemen anaglifoan (erliebean irudiak erreproduzitzeko teknika) kopiak erakusten dira erretroargiztatuak dauden pantailetan. Hiru dimentsioko irudi bezala ikusteko, kolore desberdinak (urdina eta gorria) dituzten beirez hornitutako betaurrekoak behar dira. Anaglifo horiek izenburuaren lehenengo 16a osatzen dute, erakusketaren eduki ikusgaia dira, gure antzinako eszenak 3D-n, Eulalia Abaituari esker.

Bigarren batugaiak erakusketaren ahozko edukia aipatzen du, irudiei hitzak jartzen saiatzen da. Mezu horiek euskal hizkuntzan gure egungo idazle batzuetatik datoz: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Karmele Jaio, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe, Laura Mintegi, Lourdes Oñederra, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte, Ana Urkiza eta Arantxa Urretabizkaia. Irudiak aurrez aurre ikusi dituzte eta betaurrekoak jarriak zituztelarik, arreta horietan jarrita, kontakizunak sortu dituzte. Erakusketan ez dira irakurtzeko, audiogidaren bitartez entzuteko baizik. Egite horiek izenburuaren bigarren 16a zehazten dute, Aitzinari hitzak jartzen dizkioten ahots garaikideak dira.

Estereoskopiak 16+16 bidea egiteko, Museoak bisitariak ezinbestekoak diren bi tresnez hornituko ditu: ikusteko betaurrekoak eta entzuteko entzungailuak. Erakusketak ez du ibilbidea finkatua, norberak aukeratu ahal izango du norabidea.

Ikusizko aitzinaren eta ahozko orainaren artean magia sortzea eta bisita ahaztezin bihurtzea espero dugu.

Ordutegia

Astelehenetan:
10:00etatik 19:00etara

Asteazkenetik ostiralera:
10:00etatik 19:00etara

Larunbatetan:
10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

Igandeetan:
10:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:
Orokorra: 7 €
Sarrera orokorra: 3 €
Sarrera murriztua: 1,50 € (ikasleak eta 10 pertsonatik gorako taldeak) 
Doakoa: pentsiodunak, langabetuak, 12 urtetik beherako haurrak eta pertsona desgaituak
Museoaren eguna: ostegunean

Astearteetan: Itxita


Museoaren eguna: ostegunean

Eta gainera