Erakusketa Ibiltariak. "Emakumea eta euskal pilota" Azkue Fundazioan

Erakusketa Ibiltariak. "Emakumea eta euskal pilota" Azkue Fundazioan
  • Noiz

    2018/06/01(e)tik 2018/09/15(e)ra

  • Ordua

    10:00etatik 15:00etara

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bost atal ditu erakusketak, Sakea, Tanteoa, Kantxa, Kontrakantxa eta Hemen eta orain, eta XX. mendean munduko kantxetan erraketistek izan zuten presentziaren berri ematen du.

Horretarako, lekukotzak, erraketisten jantziak eta Mercedes de Miguel diseinatzailearen zirriborroak, argazkiak, kontratuak eta prentsako artikuluak batzen ditu besteak beste.

Ikus-entzunezkoa eta orain arte erraketisten gainean berreskuratu den informazioa egongo da eskura.

“Mundu mailan Euskal Pilotaren alorrean emakumeak izan duen zereginari buruzko ikerketa-lan interesgarria da erakusketa hau”, adierazi dute.

Emakumea eta Euskal Pilota historian
Pilota jokoan, zesta puntan edota erraketa modalitateetan, kirolari profesional moduan aritu ziren hainbat eta hainbat emakume.

Emakume horietako asko, pilota jokoan tradizio gehien zuten euskal herrietakoak ziren, eta mundu osoan gailendu ziren.

XX. mendearen lehenengo hamarkadetan zabaldu ziren frontoi asko erraketa jokoan aritzeko diseinatuta edo egokituta zeuden.

Bilboko Euzkel Jain eta Donostiako Groseko frontoian aritu ziren erraketistak.

Amerikan, erraketa jokoak ikaragarrizko arrakasta izan zuen, milaka jarraitzaile izan baitzituen, esaterako Kubako Habana Madrid edo Mexikoko Metropolitano frontoian.

Garai hartako prentsak, literaturak eta zinemak berehala jaso zituzten erraketisten ospea eta trebetasuna: Luis Antonio de Vega Rubioren “Chiquita de Bilbao” eleberria, Julio Salvadorrek 1950ean zuzendutako zinema beltzeko “Apartado de Correos 1001” filma edo Carmen Sarmientok 1978an RTVErako egin zuen “El caso de las raquetistas” dokumentala besteak beste.

Ordutegia

10:00etatik 15:00etara

Eta gainera