Enpresa ekintzaileak, sortu edo bihurtu?

  • Noiz

    2017/03/27

  • Non

    BIC Bizkaia Ezkerraldea

  • Web

    Bisitatu

Enpresa ekintzaileak, sortu edo bihurtu?

Ezkerraldea

Ekitaldi honekin hasiera emango zaio Barne-ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren hirugarren edizioari. Eusko Jaurlaritza buru da, hiru lurraldeetako Foru Aldundiekin batera, enpresa ekintzaileak sortzeko.

Beren esperientzia partekatuko duten adituak izango dira ekitaldian, aholku baliagarriak eskainiko dizkietenak negozio berriak abiarazi nahi dituzten zuzendaritza-taldeei.

Néstor Guerra, IEC taldeko sortzailea eta CEO da  eta Business Design & Lean Startup arloan irakasle EOI erakundean (Venture Lauchpad). Berrasmatzeko gaitasuna izatearen garrantziaz hitz egingo digu, ekintzailetza-aukerak baliatzeaz eta startup enpresen ezaugarriez jabetzeaz, hala nola, aurrea hartzea, bizkor jardutea, esperimentatzea, eta abar.

Juan Luis Rodríguez Sánchez del Álamo Repsol enpresako berrikuntzako zuzendariaren ondokoa izan da eta gaur egun Tools 4 Digital Innovation etxeko bazkidea da. Horrez gain, berrikuntza digitaleko irakaslea da ICEMD-ESIC Ekonomia Digitaleko Institutuan, eta Kalitaterako Espainiako Elkartearen(EAC)  barruan Berrikuntza Komunitateko presidentea da eta baita Global Sourcing Association España (GSA Spain) erakundeko batzordeko kidea.

Juan Luisek bere esperientziatik hitz egingo digu, barne-ekintzailetzaren gakoan lan egin nahi duen enpresa mobilizatzeari begira.

Ordutegia

15:30etatik 17:30era
Erreserbatu
http://www.spri.eus/eu/eventos/enpresa-ekintzaileak-sortu-edo-bihurtu

Eta gainera