Eleiz Museoa. Erakusketa iraunkorra

Eleiz Museoa. Erakusketa iraunkorra

Bilbao

EMak 2.300 aletik gorako bilduma du eta 500 inguru erakusketan daude. Kopuru horiek gorantz doaz, dohaintza eta gordailu berriei esker. XII. mendetik XX. mendera zabaltzen dira eta Bizkaiko tenpluetatik datoz guztiak: elizak, baselizak eta komentuak.

Asko Bizkaian eta artista bizkaitarren eskutik egin ziren. Beste batzuk, ordea, kanpotik iritsi ziren, baina berariaz gure lurralderako eskatu ziren. Ez da arte ederren museoa, Bizkaiko artearen museoa baizik. Obra horiek Bizkaiko belaunaldiek ikusteko aukera izan dute eta geure burua ezagutzeko aztarnak eskaintzen dizkigute. Arte obrak dira eta, aldi berean, dokumentu historikoak.

Erakusketa hiru ataletan antolatzen da: eskultura-pintura, urregintza eta apaingarriak (jantziak). Eta bakoitzean aleak kronologiaren eta estilismoaren irizpideari erreparatuz antolatzen dira.

Obra horien kalitatea azpimarragarria da. Urregintzari buruzko aretoak bilduma distiratsua biltzen du. Beste gela batean Ingalaterrako hamahiru alabastro gotiko ikus daitezke. Espainia osoan erakusten den serierik ugariena da. Urrunago Kristoren biziari buruzko hamabost koadro, Napoliko Luca Giordanoren lantegitik ateratakoak. Bera barrokoko margolaririk garrantzitsuenetarikoa izan zen. Bere ondoan oinarrizko bat, Salvador Bofill Bartzelonako luthierrari esker; mundu osoko musikariak erakarri ditu EMra. Eta EMko aretoetan zehar banatuak hurrengoen lanak aurki daitezke: Beaugrant, Salvador Carmona, Carnicero, Paret, Asorey, López Villaseñor, Larrea…

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igande eta jaiegunetan: 10:30etik 13:30era
  • Astelehenetan: itxita
  • Urtarrilaren 1 eta 6an eta abenduaren 24, 25 eta 31n itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 3 €
  • Murriztua: 1,5 € (erretiratuak, 25 urtera arteko ikasleak eta 10 pertsonatik gorako taldeak)
  • Astearteetan: doako sarrera

Eta gainera