Eleiz Museoa

Eleiz Museoa

Eleiz museoan ikus daitezkeen artelanak Bizkaiko tenpluetatik datoz. Bere elizak, baselizak eta komentuak.

Asko Bizkaian egin ziren eta artistak bizkaitarrak izan ziren. Beste batzuk, berriz, kanpoaldetik iritsi ziren, baina berariaz gure lurrerako eskatuak zeuden. Ez da arte ederren museoa, azken 800 urteetako Bizkaiko artearen museoa baizik. Erromanikotik gaur arte.

Museoak Atxuriko Enkarnazio komentu zaharraren bi solairu hartzen ditu. Lehenengoan urregintzako bilduma bikaina ikus daiteke. Tokiko pieza ederrekin batera, Amerikatik iritsitako obra harrigarriak erakusten dira, bizkaitarrek lur haietan arrakasta ekonomikoa lortutakoan oparitu ostean. Hala, ez zituzten jatorrizko parrokiak ahaztu. Halaber, bertan arte erlijioso garaikidearen aretoa dago, azkeneko mendeko artista nabarmenek sinatutako lanekin: Larrea, Uranga, Romero de Torres... Bigarren solairuan eskulturak eta pinturak forma erromanikoetatik neoklasizismora arte eboluzionatzen dute, besteak beste, hurrengo artisten artelanekin: Beaugrant, Luca Giordano, Carnicero, Paret…

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan eta jaiegunetan: 10:30etik 13:30era
  • Astelehenetan: itxita
  • Urtarrilaren 1ean eta 6an nahiz abenduaren 24an, 25ean eta 31n itxita

Argibide gehiago

  • Orokorra: 3 €
  • Txikitua: 1,5 € (erretiratuak, 25 urtera bitarteko ikasleak eta 10 pertsonatik aurrerako taldeak)
  • Astearteetan: doako sarrera

Web orria: www.eleizmuseoa.com