El Pobaleko Burdinola. “Urbietako ontzi-hondarra: XV. Mendeko pinazaren azken bidaia"

El Pobaleko Burdinola. “Urbietako ontzi-hondarra: XV. Mendeko pinazaren azken bidaia"
  • Noiz

    2018/02/17

  • Ordua

    11:00etan

  • Web

    Bisitatu

Enkarterriak

Manu Izaguirreren hitzaldia El Pobaleko Burdinolan.

Ontzi-hondar honek egin zuen azken bidaian Gernika inguruko burdinolentzat burdin mea zeraman. Somorrostroko meatokietatik ateratako burdingaia garraiatuz, antzinako San Martingo portu muskiztarretik -Muñatones Gazteluko Salazartarrek kontrolatzen zuten horretatik- abiatuko ote zen?

Itsasontzia 1998. urtean aurkitu zen, lur eta lokatza azpitik lau metrotara, Oka ibaiaren bideratze lanetan ari zirelarik. Berreskuratze arduratsu baten ondoren, gaur egun Bilboko Arkeologi Museoan erakusten da.

Ontzi honi buruz hitzegiteko, "lehen mailako aurkikuntza bat, Kantauri kostaldean momenturaino topatu den itsasontzi bakarra bere garaia eta mota kontuan izanda", Manu Izaguirre hurbilduko zaigu, ontzi-hondar honen indusketa arkeologikoaren zuzendarikide eta zaharberrikuntza proiektuaren koordinatzaile izan zena.

Ordutegia

11:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Parte-hartzaile bakoitzari, Bilboko Arkeologi Museoa bisitatzeko gonbidapena oparituko zaio bildumako pieza nabarmen hau gertutik miretsi ahal izateko.

Hitzaldiaren ondoren: burdin-erakustaldia, 12:00etan

Doako jarduera, plaza mugatuak

Erreserba gomendagarria
629 271 516
info@elpobal.com

Eta gainera