El Pobaleko Burdinola. Talo tailerra eta ogi tailerra

  • Noiz

    2018/07/01(e)tik 2018/09/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Ezkerraldea

Udako tailer didaktikoak.

Eguraldia lagun dugunean, tailer biak aire zabalean egiten ditugu eta errota hidraulikoan egiten dugun bisita biribiltzen dute, bertan aurrez ikusten baitute gari zein arto aleak zelan ehotzen diren ogiak egiteko irinak lortu arte. Irinak izanda, umeek ogitxo edota talotxo bana egiten dute, eta bisitan zehar gure gastronomian oso errotuta dauden produktu bi horien gainean hainbat bitxikeriaren berri izaten dute.

Azkenik, jarduera modu ederrean amaitzeko taloa txistorrarekin jaten dute, merezitako hamaiketakoa, alegia.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera.

Ordutegia: goizez, 10:00etatik 14:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

2 € ume bakoitzeko

15 umeen parte-hartzea gutxienekoa tailerra egin ahal izateko.

Iraupena: bi ordukoa.

Adina: 4 urtetik 18 urtera.

Ezinbestekoa da erreserba

  • 629271516
  • info@elpobal.com

El Pobaleko Burdinola. Barrio de El Pobal Auzoa z/g. 48550 Muskiz (Bizkaia)

Eta gainera