El Pobaleko Burdinola. Neguko ipuinak

  • Noiz

    2019/02/10

  • Ordua

    11:30etan

  • Web

    Bisitatu

Ezkerraldea

Hotzikarak sentitzen al dituzue Otsaila eta Martxoan? Bai, ulergarria da. Ilun, hotz eta euritsu dago.

El Pobalen, hilabete gogor hauei aurre egitea erabaki dugu! Berogailuak piztuta, lagunartean eta, ipuinkontalarien hitzei esker, bidaiatzen.

Irudimenaren, partekatutako bizipenen eta konplizitatearen bidez sortutako bidai magikoa proposatzen dizuegu.

Bai, horixe.

Bego eta Joaquínek, Alabazan Taldeko kideek, ontziaren agintea izango dute.

Aspaldidanik lortutako D6 ereduko karneta erabiliz: hegan egiteko gura duten familiei zuzendutako gidabaimena. Beraz...

Sutondotxoko ipuinak, Joaquín Ponteren eskutik.

Musika eta magiari buruz arituko den ipuin tradizional bat entzungo dugu.

Txiki zein nagusiek euren ahotsak aktiba ditzaten publikoaren parte hartzearen bila arituko da Joaquín, dantzan jartzen ere saiatuz. Izan ere neguan onena gozarazten, berotzen eta barrea eragiten duten istorio on batzuekin gure energia suspertzea da.

Ordutegia

11:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

1 € ume bakoitzeko.
Zaintzaileak, doan.

Hizkuntza: gaztelaniaz

Gomendatutako adina: 5 eta 8 urte bitartean.

Erreserba, telefonoz 629 271 516, edo posta elektronikoz info@elpobal.com egin daiteke.

El Pobaleko Burdinola. Barrio de El Pobal Auzoa z/g. 48550 Muskiz (Bizkaia)

Eta gainera