El Pobaleko Burdinola. Neguko ipuinak

  • Noiz

    2019/03/10

  • Ordua

    11:30etan

  • Web

    Bisitatu

Enkarterriak

Hotzikarak sentitzen al dituzue Otsaila eta Martxoan? Bai, ulergarria da. Ilun, hotz eta euritsu dago.

El Pobalen, hilabete gogor hauei aurre egitea erabaki dugu!

Berogailuak piztuta, lagunartean eta, ipuinkontalarien hitzei esker, bidaiatzen. Irudimenaren, partekatutako bizipenen eta konplizitatearen bidez sortutako bidai magikoa proposatzen dizuegu.

Bai, horixe.

Bego eta Joaquínek, Alabazan Taldeko kideek, ontziaren agintea izango dute.

Aspaldidanik lortutako D6 ereduko karneta erabiliz: hegan egiteko gura duten familiei zuzendutako gidabaimena. Beraz...

Beldurrari beldurrik ez, Bego Alabazanen eskutik.

Saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira.

Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.

Denok garelako zerbaiten beldur, normala da.

Benetan garrantzitsuena da beldur hauei kontra egiten jakitea, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea.

Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

Ordutegia

11:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 1 € ume bakoitzeko.
  • Zaintzaileak, doan.

Hizkuntza: euskeraz

Gomendatutako adina: 5 eta 8 urte bitartean.

Erreserba, telefonoz 629 271 516, edo posta elektronikoz info@elpobal.com egin daiteke.

El Pobaleko Burdinola. Barrio de El Pobal Auzoa z/g. 48550 Muskiz (Bizkaia)

Eta gainera