El Pobaleko Burdinola Museoa

El Pobaleko Burdinola Museoa

Muskizko udalerrian El Pobal burdinola dago. Fabrika hidraulikoa zen eta burdinaren meatzea lantzen zuten tresna eta erreminta mota guztiak fabrikatzeko. Salazar familiak XVI. mendearen hasieran eraiki zuen, Muñatones gaztelutik leinua nagusi zenean eskualdean, eta 1965. urtera arte funtzionatu zuen.

Goieneko unea XVII. mendearen amaieran izan zuen. Orduan, lantegia zabaldu zuen eta azpiegitura hidraulikoa berreraiki zen. Dena den, gaur egun ikus ditzakegun eraikuntza eta makineria gehienak XIX. mendearen amaierakoak dira. Garai hartan olagizonek teknologikoki aurreratuagoa zen munduan bizirauteko borrokatzen zuten.

Burdinolaren inguruan honako produkzio konplexua egituratzen zen: olagizonen etxebizitza, irin errota, ogi labeak, baratzeak eta ikatza eta egurra lortzeko mendiak.

2004. urteaz gero jendearentzat ireki zen eta, ondorioz, El Pobal Bizkaian industria aurreko bi jarduera garrantzitsuenen museo bizia da: burdinaren fabrikazioa eta errotaritza. Barbadun ibaiertzean, ingurune eder honetara hurbiltzen diren pertsonek bisitaz gozatu eta bi asmamen hidraulikoak abian jarrita ikusi ahal izango dituzte.

Ordutegia

Apirilaren 15etik urriaren 15era

Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara

Urriaren 16tik apirilaren 14ra

Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara

Erakustaldia: larunbatero 12:00etan

Argibide gehiago

Prezioak:

  • Orokorra: 3 € (bisita gidatua) / 5 € (bisita gidatua + erakustaldia).
  • Txikitua: 2 € (bisita gidatua) / 3 € (bisita gidatua + erakustaldia), 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, desgaituak, langabetuak, pentsiodunak, familia ugariak eta 10 heldutik gorako taldeak.
  • Doakoa: 12 urtera artekoak, irakasleak, gidak eta prentsa behar bezala egiaztatua, museoaren eguna (ostirala), MNE: maiatzak 18, herri jaia, Nagusi txartela, ICOM txartela.
  • Eskola eta aisialdiko taldeak: ikasleko 1 € (bisita gidatua) / ikasleko 2 € (bisita gidatua + lantegi didaktikoa).

Bisita guztiak gidatuak dira.

Erakustaldia: larunbatero 12:00etan