El Pobaleko Burdinola. Barbadun ibaiertzeko ibilbidea: burdinola eta errotak

  • Noiz

    2018/07/01(e)tik 2018/09/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Ezkerraldea

Udako tailer didaktikoak.

El Pobaleko Burdinolatik abiatuta, zuhaitzen artean Barbadun ibaian gora garamatzan basabide batetik 5 kilometroko ibilbidea egin ahala bertan den industriaurreko paisaiaz jabetzen joango gara poliki-poliki.

Harrizko zubi lerden baten ondoan, itzelezko burdinola izan zen La Ollako hondakinetan geldituko gara, eta bertan gidariek haiek ulertzeko hainbat azalpen emango digute.

Azkenik, Valdiviáneko multzora hurbilduko gara eta bertan inguruan lanean segitzen duen errota bakarra abian ikusteko aukera izango dugu.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera.

Goizez, 10:00etatik 14:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

2 € ume bakoitzeko

15 umeen parte-hartzea gutxienekoa tailerra egin ahal izateko.

Iraupena: bi ordu eta erdikoa.

Adina: 6 urtetik 18 urtera.

Ezinbestekoa da erreserba

  • 629271516
  • info@elpobal.com

El Pobaleko Burdinola. Barrio de El Pobal Auzoa z/g. 48550 Muskiz (Bizkaia)

Eta gainera