El lago de los cisnes

  • Noiz

    2018/10/28

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Errusiako Ballet Nazionala ezaguna da mundu osoan: 45 dantzari eta bakarlari bikainek osatzen dute, eta P. I. Tchaikovskyren obra nagusietako bat eskainiko digute, “Beltxargen aintzira”, Sergei Radchenko zuzendari dutela.

  • Libretoa: Vladimir Beghitchev / Vasili Geletzer
  • Koreografia: Marius Petipa

S. Radtchenkok, Moskuko Bolshoi Antzokiko dantzari bakarlari ospetsuak, bere konpainia propioa sortu nahi zuen, ballet-konpainia independente bat, eta bertan uztartu nahi zituen Kirov eta Bolshoi ballet-konpainietako elementu klasiko nagusiak, betiere, Errusiako ballet klasikoaren markoaren barruan.

Hala, 1989an, asmoa bete zuen, eta halaxe sortu zuen Errusiako Ballet Nazionala. Errusiako punta-puntako dantzariek sortu zuten konpainia zirraragarri hura, S. Radtchenko gidari zutela, eta oholtzara eraman zituzten klasiko hilezkorren ekoizpen berriak, hala nola, Giselle, On Kixote, Paquita eta Carmen.

S. Radtchenkok sortu zuen Errusiako Ballet Nazionala 1989an, eta, harrezkero, zuzendari aritu da: 1944an jaio zen Radtchenko, Moskuko Dantza Eskolan amaitu zituen ikasketak 1964an, eta, ondoren, Bolshoi Antzokian hasi zen lanean.

Han aritu zen 25 urtez. Tarte horretan konpainiak egindako emanaldi guztietan aritu zen, eta nabarmen, gainera; izan ere, izaera eta xarma handia zituen, eta gustu on-ona. Bereziki atsegin zuen dantza espainiarra.

Maia Plisétskaya dantzari mitiko eta apartekoaren dantza-bikotekide izan zen S. Radtchenko, eta harekin batera dantzatu zituen ballet nagusi guztiak. 1976an, SESBeko Herriko Ohorezko Artista izendatu zuten.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 14,00 € - 44,00 €

Palacio Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera