Durangoko Arte eta Historia Museoa. Erakusketa iraunkorra

  • Noiz

    2016/01/01(e)tik 2018/12/31(e)ra

  • Non

    Durangoko Arte eta Historia Museoa

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea

Durangoko Arte eta Historia Museoa Zerbitzuen Fundazio Publikoa da eta Durangoko Udalak 1984. urtean sortu zuen. Egoitza Etxezarretako jauregian, San Agustinalde kaleko 16. zenbakian, du.

Historia Museoa: Historiaren I. Aretoa beheko solairuan kokatuta dago eta planoak, grafikoak, mapak, tresnak eta jantziak erabiliz Durangoko hiribilduaren ingurune kultural, juridiko eta politikoa erakusten du.

Bigarren solairuan, Historiaren II. Aretoak Manuel Losada, Alberto Arrue, Julián Tellaeche eta Antonio M. de Lecuona bezalako egileen pinturen bitartez, Durangoko hainbat pertsonaia, historiaren ikuspegitik garrantzia izan dutenak, aditzera ematen ditu. Era berean, bereziki gerra karlistetan oinarrituta, gertaera historikoetan zehar ibilaldia egiten da. 

Arte Ederren Museoa: hirugarren solairuak euskal pinturaren bilduma aurkezten du: besteak beste, Aquerreta, Darío Urzay, Ibarrola, Ruiz Balerdi, Zumeta, Urcelay, Mari Puri Herrero eta Nagel ordezkatuak daude.

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara
  • Larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara
  • Astelehenetan: Itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Eta gainera