Dohaintzak 2013-2018 / Museoa eraikiz

  • Noiz

    2018/11/08(e)tik 2019/02/24(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bilboko Euskal Museoak balio historiko eta artisitko oso handia duen lan bikaina behatzeko aukera emango du bere erakusketa berrian: ELEXABARRIKO TRIPTIKO bikaina.

Dohaintzak 2013-2018 Museoa eraikiz. Donaciones 2013-2018 Construyendo Museo erakusketa partikularrek eta erakundeek Bizkaiko instituzioari emandako pieza baliotsuz osaturik dago, orain arte ikusezinak zirenak herritarrentzat.

Elexabarriko triptikoa desagertuta dagoen San Juan “ante Porta Latina” ermitan dauka jatorria (1597), eta balio historiko eta artistiko oso handia duen euskal artearen bitxi hau deskubritzeko aukera aparta da.

Erakusketa emaileen aldetik azken bosturtekoan jasotako milatik gorako dohaintzak zein euren eskuzabaltasuna balioan jartzeko helburuarekin jaio da, eta 2018ko azaroaren 8tik 2019ko otsailaren 24ra bitartean bisitatu ahal izango da.

Euskal Museoak duela gutxi inauguratu duen Dohaintzak 2013-2018 Museoa eraikiz. Donaciones 2013-2018 Construyendo Museo deitzen den aldi baterako erakusketa behatzeko aukera emango du, balio historiko eta artistiko oso handia duen euskal artearen lan aparta, hain zuzen ere.

Elexabarriko Triptikoaz ari gara, desagertutako San Juan “ante Porta Latina” ermitan jatorria duena, Basurtuko Elexabarri auzoan dagoen Abandoko antzinako Elizatean kokatua, eta 1597. urtean datatua.

Pieza honekin batera, 2013. eta 2018. urteen bitartean Bizkaiko instituzioak jasotako balio handiko dohaintza ugari ere egongo dira ikusgai.

Horrela, bada, erakusketaren ildo nagusia XIX-XX. mendeetan zehar euskal gizartean eta, bereziki, Bizkaiko gizartean iraultza industrialak sorturiko aldaketak dira, eta bi gelatan dago artikulatuta.

Lehenengoak, emakumeen unibertsora dedikatua dagoenak, diploma eta eskuz egindako lan, ezkonberriaren soineko eta Eulalia Abaitua argazkilariak bere ondorengokoen ametsak kulunkatzeko erabili zituen sehaskekin harrituko gaitu.

Moda bete-betean dauden jantzi eta osagarriak, paristar couturière eta Ricardo Bastida arkitektoaren emaztea den Rosario Leceak familiaren etxebizitzan zuen kabinetean diseinatutakoak.

Bigarren esparrua, lurraldean sorturiko eraldaketa sozial eta ekonomikoei eskainitakoa, irudi batekin dago ordezkatua, Horacio Echevarrieta handiki eta politikariarena; teknika eta arte berri bat, argazkilaritza, elite burges berrienk gauzatu zutena, eta iraganaren dokumentu eta testigantza gisa balioko duena.

Eta toki bat, Begoñako Elizatea; izan ere, bertan batzen dira aurrerapena, S.A. Echevarria enpresa siderurgikoak ordezkatua, eta tradizioa, garaiko txakolindegi baten birsortzearekin.

Euskal Museoaren jatorrietatik, orain dela ia 100 urte, dohaintzak izan dira bere bildumaren ugaritzearen bide nagusienetako bat, sartutako ondare funtsaren ia erdia baita.

Azken bosturtekoan, pieza horiek nabarmen egin dute gora portzentajean, eskuratutakoen osotasunetik %90 inguru baitira.

Objektu horietako asko Euskal Museoaren erreserbetan egon dira zainduta, orain arte ikusezinak herritarrentzat, ez baitira aurretik instituzioaren erakusketa iraunkorraren parte izan.

Hori guztia dela-eta, Dohaintzak 2013-2018 Museoa eraikiz. Donaciones 2013-2018 Construyendo Museo erakusketaren helburuetako bat da azken bosturtekoan jasotako milatik gorako dohaintzak balioan jartzea.

Partikularrek eta Euskal Museokoa izan eta museoa ordezkatzen duen gizartearen entitateek egindako ekarpenak dira; izan ere, horien guztien eskuzabaltasunari esker, instituzioa bilakatu egin da azken ia 100 urte hauetan.

Gainera, Museoaren bilduma guztia kultura tradizionalera mugatuta dagoela aditzera ematen duen hautematearekin hautsi nahi du erakusketak.

Euskal Museoaren erakusketa berria bi gelatan dago banatuta, eta urte hauetan jasotako elementuen hautaketa bat dauka. XIX-XX. mendeetan euskal gizartean eta, bereziki, Bizkaiko gizartean Iraultza Industrialaren ondorioz sorturiko aldaketek aditzera eman duten trama jarraitzen dute elementu horiek guztiek.

Iraganari begira, garai hartan sortzen ari zen gizarte burgesaren materialen aztarnak erabili dira bakarrik, modernitate eta herriko bizimodu berrien ispilu gisa, gaur egun moldatzen garenaren oinarri.

Emandako objektu, irudi eta dokumentuak garrantzitsuak dira, eta gauza bera gertatzen da euren testigantza egin eta eman duten pertsonekin.

Izan ginenaren eta garenaren banakako memoria eta memoria kolektiboa ehuntzen lagundu duten bizipenak.

Ekarpen horiek guztiek materiagabeko corpus dokumentala sortzen dute, azalpenezko elkarrizketaren azpian egon eta igorri nahi den ondare materialari esanahia ematen diona.

Material eta materiagabeko zati horri dagokionez, erakusgketa, batzuetan, balio ekonomiko handia duten piezez osaturik dago; beste batzuetan, berriz, balio kultural eta emozional handia dute, eta guzti-guztiak, zalantzarik gabeko lekukotasun balioaz osatuta.

Erakusketak, gehienbat, dohaintza horiei esker etengabe bilakaeran eta eraikitzen dagoen instituzioaren iraganaren eta orainaren talkari buruz hitz egiten du.

Ezagutza, hausnarketa eta kultura elkartrukerako esparru bat.

Elexabarriko San Juaneko Triptikoa

Museoak triptiko koloreanitz bat jaso zuen dohaintzan. Desagertutako San Juan “ante Porta Latina” ermitan zuen jatorria, Basurtuko Elexabarri auzoko Abandoko antzinako Elizatean dagoena.

Erdiko taulak Gurutziltzaketa ordezkatzen du, eta albokoek, 1597. urtekoek, Pedro de Novia y Castillo eta Marina Usso de Uribarriren erretratuak, 1551.ean ezkonduak eta Vínculo y Mayorazgo de Novia-ren sortzaileak, Lope García de Meñaca eskribauaren aurrean Bilbon 1590eko maiatzaren 29an emandako eskrituraren arabera.

Noviatarren leinuak ermitarekin lotzen zen Noviatarren Dorrean ditu bere sustraiak. Dorrea XVII. mendean desagertu zen, eta ermita 1944. urtera arte, gutxi gorabehera, mantendu zen zutik. XVIII. mendean, jatorrizko dorrea desagertu ondoren, familiak jauregitxo bat eraiki zuen, lursail zabal batekin,

Erakustazokak XX. mendean okupatu zituen lurretan.

Nahiz eta bere orubea Basurtun eduki, maiorazkoaren sortzailea, erretratatutako Pedro de Novia y Castillo, Bilboko Hiribildura joan zen bizitzera, Barrenkale Barrena kalera, Erriberarekin izkina egiten zegoen familiaren dorretxera (I. Karlisten Gerran erretakoa), eta horrek bilbotar bizitza politikoan modu aktiboan parte hartzeko aukera eman zion: 1577.ean hiribilduko Alkate izan zen, 1583.ean Errejidore, behin baino gehiagotan Kontsulatuaren magistratu, 1565, 1569, 1571, 1575 eta 1592.ean Diputatu, eta 1572 eta 1594.ean Fidel.

1621. urtean bere bilobetako bat, Ana María de Novia y Avendaño, Juan de Salzedo Aranguren y Achuriagarekin ezkondu zen, Novia de Salcedo leinua sortuz.

Bilboko eta Bizkaiko bizitza eta historiako pertsona esanguratsu ugari leinu horretako kide izan ziren; horien artean, Pedro de Novia de Salcedo y Castaños nabarmendu dezakegu.

Erakusketako gainerako piezak

Elexabarriko Triptikoarekin batera, erakusketak erlijioari erreferentzia egiten dizkioten bordatuak bezalako pieza bereziak erakustiko ditu, eskola-adineko neskek egindakoak, orratza erabiltzen ikasteko; horiek XIX. mendeko bigarren erdialdekoak dira.

Ezkonberriaren jantziak, abanikoak eta eguzkitakoak, hogeita hamarreko hamarkadako festarako soinekoak, familien argazki bildumak, linterna magiko bat, edo Horacio Echevarrieta Maruri enpresari eta politikariaren bustoa, 1921.ean Valentín Dueñasek moldeatuta, Mir y Ferrero tailerretan.

Dohaintzak 2013-2018 Museoa eraikiz. Donaciones 2013-2018 Construyendo Museo erakusketa, azken finean, euren dohaintzekin Euskal Museoaren ondarea sortu eta bildumak aberasten dituzten emakume zein gizonei zuzendua dago, modu horretan museoa eraiki baita.

Pertsona horiei esker, grabatuta geldituko da historiatik egin dugun iraganbidea, etorkizun batean.

Beste alde batetik, herritarrengan ere oinarritua dago, erakusketari esker lehen inoiz ikusi ez diren eta orain Munduari erakusten zaizkion gure kulturaren benetako altxorrak azaldu ahal izango dituelako.

Ordutegia

  • Astelehenetan: 10:00etatik 19:00etara
  • Asteazkenetik ostiralera: 10:00etatik 19:00etara
  • Larunbatetan: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
  • Astearteetan: Itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 3 €
  • Murriztua: 1,5 €
    (Ikasleak eta Taldeak 10 lagunetik gorako)
  • Dohainik:
    • Museoaren Eguna
      (ostegunero)
    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 12 urtetik beherakoak
    • 65 urtetik gorakoak
    • Urritasun pertsonak
    • Langabetuak
    • Kazetariak
  • BilbaoCard txartel turistikoa: 1,5 €
  • Gazte-txartela: sarrera 2x1

Euskal Museoa. Unamuno plaza, 4. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera