Different Trains Steve Reich. Beatriz Caravaggio Kronos Quartet

  • Noiz

    2017/04/26(e)tik 2017/07/25(e)ra

  • Non

    Bilboko Arte Ederren Museoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Steve Reichek 1988an konposatu zuen laukoterako eta aurrez grabatutako zintarako pieza hau. Etenik gabeko hiru mugimendutan sortutako obra honek, lehen herenean, konpositoreak 1939. eta 1942. urteen artean egindako tren-bidaiak gogorarazten ditu. Hain zuzen ere, New Yorketik Los Angelesera joaten zen trenez, dibortziatuta zeuden gurasoen etxeetara. Haurtzaroko esperientzia zirraragarri eta erromantiko gisa bizitako oroitzapena da, kontrastea egiten duena bigarren mugimenduarekin; izan ere, bigarren mugimendua sutsua, erabatekoa, distopikoa eta ikaragarria da, eta, bertan, judutar bati (bera ere judutarra baita) gerta zekiokeena irudikatzen da, garai hartan Europan egon izan balitz: itzulerarik gabeko deportazio-trenak, nazien suntsipen-eremuetara. Azken mugimenduaren erreferentzia fase belikoaren amaiera da. Aldi berean, nazien erregimenak eragindako hondamenaren eta krimenen oroitzapenek, zalantzek eta antsietateek bere horretan diraute.

Beatriz Caravaggioren berridazketa bisualak garai haietako artxiboko material ugari erakusten ditu, hiru zatitan banandutako pantaila batean. Era berean, irudi horiek sinkronizatuta daude Kronos Quartet taldeak Different Trains piezaren inguruan 1989an egindako interpretazioarekin, eta horrek bizi berria ematen dio partiturari.

Bideoartistak juduen deportazioari, suntsipen-eremuei eta liberazioari buruzko irudien aukeraketa eta berrantolaketa izugarria egin du, hasieran naziek eta gero aliatuek filmatutako irudien bitartez. Azken emaitza gisa, narrazio indartsua agertzen zaigu, non trenen figura nonahikoek hainbat toki zeharkatzen baitituzte: paisaia naturaletatik hasi eta gerraosteko mundu urbanoetaraino, genozidioaren izugarrikeriak erakusten dituzten eszenatokien arteko kontrastea eginez.

Beatriz Caravaggioren interpretazio zinematografikoa Kronos Quartet taldeak Different Trains piezaren inguruan 1989an egindako interpretazio kanonikoarekin sinkronizatuta dago, eta horrek bizitza bisual berria ematen dio Reich maisuaren partiturari. Garai hartako artxiboko material bikainez osatutako muntaia hau hiru zatitan banandutako pantaila batean artikulatzen da, eta, modu horretan, esanahi, dinamika, joan-etorri eta ahotsen aberastasun handiko triptikoa osatzen da. Filmak hainbat toki zeharkatzen ditu: natura, paisaiak, hiri handiak, eraikin esanguratsuak, Bigarren Mundu Gerraren osteko mundu urbano grisa... eta hori guztiori, genozidioaren izugarrikeriak ere erakutsita.

Steve Reich, musika-konpositorea izateaz gain, multimedia erako obren sortzailea ere bada The Cave (1989-1993), eta pieza bideoartistikoz osatutako soinuzko obretan ere hartu izan du parte. Bada, Reichek oso balorazio positiboa egin du bideosorkuntza honen inguruan.

Steve Reich, hizkera musikalaren eraldatzailea

2013an, Steve Reichek BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak Saria jaso zuen Musika Garaikidearen alorrean, "eguneroko bizitzari lotutako elementu errealisten eta Afrikako zein Asiako musika tradizionaletatik jasotako elementuen erabileran oinarritutako musikaren kontzepzio berriagatik".

Reich obra bikain eta zabaleko konpositorea da, bide original eta freskoak ireki dituena musika-sorkuntza garaikidean. Bere obrak eta ideiek funtsezko zeresana izan dute XX. mendeko eta XXI. mende hasierako teknika eta hizkera musikalen eraldaketan eta bilakaeran; eta hori, "minimalismo" musikalaren sorkuntzari eta garapenari esker eta prozesuen bitartez, non gaien errepikapenak originaltasun eta edertasun handiko ehundura mikroerritmikoak sorrarazten dituzten, batzuetan jatorri herrikoikoak edota jazzean oinarritutakoak.

Instrumentu elektroakustikoak modu kontrolatuan erabiltzen ditu, eta, batzuetan, instrumentu horiek prozesu matematiko naturalekin uztartzen ditu; hain zuzen ere, hori da bere nortasunaren zigilua eta bere estetikaren gakoa, eta eragin handia izan du bere belaunaldian eta ondorengoetan. Reichengan inspiratu diren konpositore askorentzat, edo haren eragina jaso dutenentzat, teknologia berriekiko esperimentazioa oinarrizko printzipioa bihurtu da, musika idazteko orduan.

Beatriz Caravaggio, ia bi hamarkadako ibilbide artistikoa, multimediaren arloan

Beatriz Caravaggio Oviedon jaio zen. Bideoklip musikalak, film dokumentalak, bideosorkuntzak eta bideoinstalazioak egin izan ditu. Bere dokumentalak hainbat jaialditan proiektatu dira: Festival du Film de Montreal, Les Recontres Internationales Paris/Berlin/Madril, Bogotáko Zine Jaialdia, Huelvako Zine Iberoamerikarraren Jaialdia..., eta Canal + España, TV3 Televisió de Catalunya, EITB Euskal Telebista, Canal Satélite Digital eta Documanía telebista-kateetan ere eman izan dira.

Bere bideoak eta bideoinstalazioak ikusgai jarri dira Madrilgo BBVA Fundazioan, Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionalean, Arte Ederren Zirkuluan eta La Casa Encendida zentroan; Bartzelonako Fundació Joan Miró eta CCCB Centre de Cultura Contemporànea zentroan; Pertheko (Australia) Biennale of Electronic Arts erakustaldian, eta Japoniako Canon Digital Creators Context delakoan, besteak beste.

Hainbat sari jaso ditu, bai eta sorkuntzarako laguntzak ere; besteak beste, Kultura Ministerioaren ICCAren Produkzio Zinematografikorako Laguntza; Madrilgo Matadero Sorkuntza Garaikideko Zentroaren Sorkuntzarako Laguntza; Festival Minima Saria, eta Net.Art Visual Saria, Susmoaren kartografia lanagatik.

Ordutegia

Zabalik

  • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
  • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)

Itxita

  • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Argibide gehiago

Tarifak

  • Renoir sustapena

    30,00 €
    Katalogoa + Sarrera doan

  • Orokorra

    9,00 €

  • Murriztua

    7,00 €

    • Ikasleak
    • 25 urtetik beherakoak
    • 65 urtetik gorakoak
    • 15 pertsonatik gorako taldeak
  • Audiogida

    • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak.
      3,00 €
    • Aldi baterako erakusketa: eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Azalpenezko ibilbidea, aldi baterako erakusketan zehar.
      3,00 €
    • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarri. Doan
      Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.
  • Doan

    Asteazkenetan 10:00etatik 15:00etara eta igandeetan 15:00etatik 20:00etara.

    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 12 urtetik beherakoak
    • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
    • Minusbaliatuak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio).
    • Langabeak
  • Artean Bonoa

    16,00 €
    Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko. Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

Eta gainera