DEMA. Irekita dago Taldeka Digitala programarako izen-ematea

  • Noiz

    2019/03/20(e)tik 2019/11/01(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, C2b-rekin batera (proiektu teknologiko eta digitalak sustatzen dituen enpresa sustatzailea) beste deialdi bat egin du Taldeka Digitala proiekturako.

Programaren xedea beraien enpresa propioa sortzeko aukera ikusten duten profil ekintzaileko pertsonen autoenplegua mundu digitalean sustatzea da.

Hauek biltzen ditugu ekintzailetza digitalean: teknologiaren, aplikazioen, web-orrien, bideo-jokoen, lineako marketinaren, plataformen eta abarren garapenarekin zerikusia duen proiektu oro, hau da, ideia teknologikoak, sektore tradizional bati buruzko ideiak barne: web plataforma baten bidez soilik salduko duen arropa-denda bat edo lineako argazki-denda bat.

Bizkaiko herritarrentzako presentziazko programa horrek mundu digitalean modu egokian ekiteko metodologiak, ikuspegiak eta gomendioak aurkezten ditu eta haiei xedea lortzen laguntzea, proiektua identifikatzeko aukera emango dieten tresnez hornitzea eta mundu digitalarekin lotutako negozio-ideia martxan jartzea da horien helburua.

Fase honetan, 500 €-ko beka bat emango da gehienez partaide bakoitzeko, joan-etorri, dieta eta antzekoen gastuak ordaintzeko (I. fasean 250 €/hilean).

Hauek dira Taldeka Digitala programan parte hartzeko baldintzak:

  • Bizkaian bizitzea.
  • Langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran egotea edo ikaslea izatea.
  • Adin nagusikoa izatea, mugarik gabe.
  • Ez da nahitaezkoa teknologiarekin zerikusia duen prestakuntza izatea.
  • Mundu digitalarekin zerikusia duen ideia bat izatea.*
  • Ekintzaile izateko gogoa izatea.*

*Desiragarria izan arren, ez da nahitaezkoa negozio-ideia jakin bat izatea. Hori bezain baliagarria da ekintzailetzarako jakin-mina eta enpresa-ideia digital baten sustatzaile izateko ilusioa izatea.

Programa fase hauetan banatuta dago:

  1. Hautagaiak hautatzea: Demaren bidez eman behar da izena.
  2. Izen-ematea amaitutakoan, programarako profil egokienak hautatuko dira. Horretarako, elkarrizketa pertsonalak egingo dira. Hautagai bakoitzarekin harremanetan jarriko gara Deman elkarrizketa noiz egin zehazteko.
  3. Programak zortzi eta hamar aste bitarteko iraupena du. Lau orduko presentziazko prestakuntza, astelehenetik ostegunera (seguruenik goizez), Demaren instalazioetan.
  4. Programa amaitzen denean, ideia edo proiektu bakoitza Demoday edo aurkezpen-egun batean defendatuko da ekintzailetza digitaleko agenteen aurrean (inbertsio-funtsa, enpresak, sustatzaileak, adituak). Beste Taldeka batzuetan bezala, diru-laguntza emateko ohiko baldintzak eskainiko dira.

Urriaren 31ra arte irekitako izen-ematea.

Informazio gehiago

94 418 90 55

DEMA/Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia. Fandería 2. 48901 Barakaldo (Bizkaia)

Eta gainera