Akram Khan Company: Until the lions

  • Noiz

    2018/03/02(e)tik 2018/03/03(e)ra

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Generoaren, sexualitatearen eta kantugai izatera iritsi gabeko emakumezko heroien adierazpen fisikoa.

Kathak izeneko Indiako dantzak eta dantza garaikideak Ambaren ipuina kontatzen digute: printzesa bat, bere ezkontza egunean bahitua eta desohoratua, eta jainkoei deika ari dena mendeku eske. Lan dramatiko berri honetan aztergai dira generoa, sexualitatea, eta denborak gorputzari eragiten dizkion aldaketak.

Akram Khan dantzari eta koreografoak Mahabharatako istorio bati heltzen dio, menturaz bere lan barnekoiena dena osatzeko. “Until the Lions” honetan Khanek oholtzara dakar emakumezko pertsonaien alderako bere obsesioa; askotan emakume erresistenteak dira, baina erabat irudimenezkoak, askotan ezkutatuak eta, Amba bezala, inork kontatu ez kantatuko ez dituen heroi bihurtuak.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 12 - 40 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: %25etik %35era

Iarupena: Ordu 1

Eta gainera