Santimamiñe haitzuloa

Santimamiñe haitzuloa

Santimamiñe haitzuloa Bizkaiko aztarnategi arkeologikorik garrantzitsuena da. Giza kokaguneen aztarnak kontserbatzen ditu eta 14.000 urte baino gehiago dituzte. Barruan ia berrogeita hamar labar pintura eder ditu: bisonteak, zaldiak, hartza, oreina…

2008. urtean gizadiaren ondare aitortu zuten.

Ordutegia

Bisita gidatuak haitzulora:

  • 04/15etik 10/14ra:
    Bisitak astelehenetik igandera bitartean honako orduetan: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 15:30, 17:00 eta 17:30ean.
  • 10/16tik 04/14ra:
    Bisitak asteartetik igandera bitartean honako orduetan: 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan.
  • Bisitaren gutxi gorabeherako iraupena: ordu bat eta erdi.

Prezioak:

  • Orokorra: 5€
  • Taldeak: 3€ (gutxienez 10 pertsona eta gehienez 20 pertsona)
  • Txikitua: 2€
  • 6 urtetik beherakoak: doako sarrera

Argibide gehiago

Bisita gidaturako aldez aurretik hitzordua eskatu behar da hurrengoez baliaturik: telefono-zenbakiak: 94 465 16 57 / 94 465 16 60; helbide elektronikoa: satimamine@bizkaia.net; edo aurrez aurre informazio bulegoan.

Topaketa gunean gidak taldeak antolatuko ditu. Bertatik artadian zehar igoko da, haitzuloa inguratzen duen natur ingurunea ezagutzeko behatoki txikian geldialdia egin ondoren.

Haitzulora iristean, ataria bisitatuko da, bertan egiten ari baitira arkeologia indusketaren lanak. Labar pinturak dituzten guneak ez dira bisitatuko, ez kaltetzeko. Berriz jaitsiko da eta, azkenik, emanaldietarako aretoan 3D-n haitzulo guztian zehar ibilbide birtualaz eta santutegi paleolitikoaz gozatzeko aukera izango da.

Zelan iritsi:

Santimamiñe haitzuloa Kortezubiko udalerrian (Bizkaia) dago. Hori 400 biztanle inguruko herri txikia da. Bizkaiko barrualdea eta Urdaibaiko eskuinaldea (Arteaga, Laga eta Laidako hondartzak, Ibarrangelu edo Lekeitio) lotzen dituen errepideak udalerria zeharkatzen du. Kortezubi Gernikatik 5 minutura besterik ez dago, baina Santimamiñe pixka bat urrunago aurkituko dugu eta Gernikatik iristeko 10 minutu beharko ditugu.

Gernikara hurbiltzean (Amorebieta-Etxanotik edo probintziaren barrualdetik iritsita) hiribilduan sartzea saihestuko dugu eta, horretarako, “hondartzak/Lekeitio” norabidean saihesbidea hartuko dugu, BI-635 errepidetik Barrutia auzoko biribilguneraino. Gernika atzean geldituko da eta BI-2238 errepidetik 2 km-tan aurrera egingo dugu.

Idokilizko auzoa zeharkatu ondoren eta Kortezubiko hirigunera iritsi baino lehen, jaitsieran BI-4244 errepidera okertuko dugu (ikusi beheko irudia). Hala eta guztiz ere, haitzulorako sarrera pasatu arren, 200 metrora biribilgunea aurkituko dugu eta noranzkoa aldatzeko aukera eskainiko digu. Hala, berriz itzuliko gara bidegurutzera.

BI-4244 errepidea hartutakoan, zuzenean eta galdu gabe Santimamiñe haitzuloraino iritsiko gara. Errepideak gutxi gorabehera 2-3 km ditu eta amaieran Santimamiñe haitzuloaren oinetan bukatuko dugu. Ikusi ondorengo mapan Santimamiñen bidearen amaiera eta 2 aparkaleku eskuragarriak. Ailegatzen garenean, ibilgailua xede horrez gaitutako aparkalekuan edo errepidearen azpian dagoen aparkalekuan (azkenekoa seinaleztatu gabe) utzi ahal izango dugu.