Cronología de las bestias

  • Noiz

    2018/05/03(e)tik 2018/05/06(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Familia batek lepoa eman nahi dio errealitateari bere buruari gezurrekin engainatuz.

Hamar urte lehenago seme bat desagertu zaion familia hondatu batek aurre egin behar die bere iluntasunei seme galdua bat-batean berriro agertzen zaienean.

Ustekabeko itzulera horrek familia hori beren burua defendatzera behartzen du, muturreraino.

Orduan ikasiko dute gezurrak konpromiso handia eskatzen duela.

Gertatu zitzaiena, egin zutena eta egiteko gauza izan ez zirena oinaze gogorregia zaienez, erabakitzen dute errealitateari lepoa ematea eta beren burua gezurrekin engainatzea.

Noraino iritsiko dira egia mingarriari ezikusi egiteko beren deliberoan?

Lan honetan gogoeta egiten da gezurrak familietan hartzen duen tokiaz, eraikitzen diren engainu eta faltsukeriazko sareez, eta horri guztiari eusteko behar izaten den ezinbesteko konpromisoaz.

Ordutegia

Saioak

  • Maiatzak 3, 4 eta 5: 20:00etan
  • Maiatzak 6: 19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 8,50 - 24 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: %25etik %35era

Iraupena: ordu bat eta 10 min.

Eta gainera