BizkaIdatz Txikia literatura-lehiaketa

BizkaIdatz Txikia literatura-lehiaketa

Kultura

Hasi da BizkaIdatz Txikia haur- eta gazte-literatura lehiaketaren laugarren edizioa. Toti Martinez de Lezeak eta Leire Bilbaok proposatutako ipuinari jarraipena eta amaiera eman nahi dioten ume eta gazteek otsailaren 16ra arteko epea dute.

Nor aurkeztu daiteke lehiaketara?

  • Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak, baldin eta Bizkaiko ikastetxe batean ikasten ari badira, haurren kategorian.
  • Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleak, baldin eta Bizkaiko ikastetxe batean ikasten ari badira, gazteen kategorian.

Zertan datza lehiaketa?

Toti Martinez de Lezea eta Leire Bilbao idazleek ipuinen hasiera kontatuko dute, eta parte-hartzaileek ipuin horretako istorioa, pertsonaiak eta kontatzeko modua hartu eta ildo beretik jarraitu beharko diote. Euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu daiteke.

Kontakizunak, gutxienez, 4 orrialde luze izango dira, eta, gehienez, 5. Testuak eskuz idatziz gero, letra argia erabili behar da; ordenagailuz eginez gero, berriz, «Times» edo «Arial» letra mota erabili behar da (12 gorputza), eta espazio bikoitza utziko da.

Noiz aurkeztu behar dia lanak?

Lanak aurkezteko epea otsailaren 16an amaituko da, 13:30ean.

Eskura edo postaz aurkeztu ahal izango dira, Laguntza, Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan:

Diputazio kalea 7 – 48008 Bilbo

Gainera, egoitza elektronikoaren bitartez ere aurkeztu daitezke esteka honen bilatzailean lehiaketaren izena jarriz: BizkaIdatz Txikia

Lehiaketaren oinarriak ezagutu nahi badituzu, sakatu hemen

Zure interesekoa izan daiteke ere bai