Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroimenez kontzertua

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroimenez kontzertua
  • Noiz

    2017/09/22

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroimenez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Koral Elkarteak zenbait kontzertu antolatu dituzte Gernikan, Bilbon eta Madrilen. Kontzertuotako lehenengoa bihar, irailak 22 20:00tan eskainiko da, Gernikako Santa Maria elizan; han, Bilboko Koral Elkartearekin batera herriko hiru koralek ere abestuko dute: Gaudemus Koralak, Andra Mari Koralak eta Seber Altube Koralak.

Santa Maria eliza leku esanguratsua da, bonbek eta suak ukitu gabe geratu zen eraikin gutxienetako bat izan zen-eta; eta bertatik atera zen mundua hunkituta utzi zuen argazkia ere, Gernika erraustuta eta herritarrak saminduta erakusten zituena.

Ordutegia

20:00tan

Argibide gehiago

Kontzertua herritar guztiei eskainiko zaie. Eliza bete arte irekiko zaizkie ateak herritarrei.

Bonbardaketaren 80.urteurrenagatik beste bi kontzertu egingo dira, irailaren 28an Bilbao Guggenheim Museoan eta irailaren 30an Madrilgo Reina Sofia Museoan.