Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919
  • Noiz

    2018/06/01(e)tik 2018/09/02(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

1911n haustura erabakigarri bat eman zen Marc Chagall gaztearen lan goiztiarrean, jaioterri zuen Bielorrusiaren eta harrera egin zion hiriburu frantziarraren arteko esperientzia-kontrastearen ondorioz.

1911 eta 1914 artean, Parisen obra-multzo bat sortzen jardun zen: Vitebsk-eko komunitate jasidikoaren baitan bizitakoaren oroitzapenei metropoli modernoko ikonoak gehituko zitzaizkien lan horietan.

Errusiako herri-artearen zantzuak abangoardiak eskaintzen zizkion estilo-esperimentu aurreratuenekin nahastu zituen, Picasso, Robert eta Sonia Delaunay eta Jacques Lipchitz eredutzat hartuta.

1914ean, Bella Rosenfeld-ekin ezkontzeko etxera itzuli zenean, Lehen Mundu Gerrak ustekabean harrapatu, eta bertan gelditu behar izan zuen zortzi urtez; ondorioz, autoezagutza-aldi batean murgildu zen, garai hartan egin zituen paper gaineko pintura eta obra askotan islatua ageri dena.

Autorretratu ugari, bizitza judutarraren irudikapen anitz eta Urriko Iraultzaren lehen urteurrenaren eszenaratzerako diseinu andana egin zituen artistak; aipatu eszenaratzea Vitebskeko arte-eskolako zuzendari eta komisario zelako antolatu behar izan zuen, 1918an.

Kunstmuseum Basel-ek sortutako erakusketa honek Marc Chagallen garapen artistiko eta pertsonal handieneko garaian egindako obren hautaketa bat aurkezten du; hain zuzen ere, asaldaketa politiko handiko garaia izan zen hura.

Kunstmuseum Basel-eko eta Im Obersteg Foundation-eko funtsetatik datozen obra nabarmenek osatzen dute erakusketaren muina, nagusiki suitzarrak diren beste bilduma publiko eta pribatu batzuetatik datozen lanekin batera.

Komisarioa: Lucía Agirre

Ordutegia

Asteartetik igandera:
10:00etatik 20:00etara 
Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak
Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. 
Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.
Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Eta gainera