Gorbeiako parke naturaleko parketxea

Interpretazio zentro edo Parketxe honek ikus-entzunezko baliabideak ditu, baita erakusketa iraunkor bat ere Gorbeiako Parke Naturalaren hainbat alderdiri buruz. Baliabide horiei esker, “igoera birtuala” egin dezakegu gurutzeraino. Programa didaktikoak ditu ikastetxeetako taldeentzat, inguruko ibilbide gidatuekin.

Ordutegia

Egunero irekita 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

Argibide gehiago

Informazioa eta taldeentzako erreserbak: 94 673 9279.

Informazio gehiago: Parketxe Gorbeia