By all means

  • Noiz

    2018/02/15(e)tik 2018/05/06(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Azkuna Zentroak Itziar Barrioren “BY ALL MEANS” erakusketa izango du, otsailaren 15etik maiatzaren 6ra arte, Johanna Burton komisarioaren eskutik. Erakusketa hau azken hamarkadan zehar garatutako lanak biltzen dituen lehen erakusgai handia da.

Gizakiek trukeko hainbat modu eta era guztietako bideak erabiltzen dituzte elkarrekin harremanetan jartzeko: hizkuntza, dirua, emozioak, politika, sinboloak, familia, komunitatea, geografia, teknologia eta sexua (bakan batzuk aipatzeagatik).

Azkuna Zentroak osoko lehen erakusketa antolatuko du, artistak azken hamarkadan egin duen lanarekin. Hor, Itziar Barriok mundutik ibiltzeko eta besteekin harremanetan jartzeko dauden forma horiek eta beste batzuk ikertzen ditu, eta, aldi berean, denek batera duten faktorea hartzen du ardatz gisa: boterea. Barriok interesa agertzen du negoziazio sozialaren izaerarekiko, eta zuzeneko performanceak, filmak, bideoak, fotografiak, eskulturak eta instalazio luzeetan aplikatutako teknikak erabiltzen ditu hori adierazteko.

Sarritan, aurrez dauden scrip-ak erabiltzen ditu bere helburuetarako, eta, horrela, narratiba dramatiko eta estetiko konplexuak ehuntzen ditu, partekatutako jakintzaren mugak ikertu, eta aukera inkontzienteak aldatzeko. Barriok oso iturri eta objektu zehatzak eta espezializatuak aipatzen ditu, hala nola Stanley Milgram-ek obedientziaz egin zituen esperimentuak; baina, era berean, aski luzatuak diren objektuak ere aipatzen ditu, ia unibertsalak ematen dutenak, adibidez, IKEAk diseinatutako aulki tolesgarriak Pertsonaia generikoak hartzen ditu, esate baterako, "heroia", "bilaua", "marinela" eta "zorro-lapurra"; eta hezur-haragizko pertsonaia bilakatzen ditu, bihotzez, arimaz eta ustekabeko desiraz horniturik.

Artista aski ezaguna da, zuzenean grabatutako performance-ekoizpen konplexuengatik, zuzenekoaren bat-batekotasunak talka egiten baitu prestatuta eta antolatuta dagoenaren aurresangarritasun agerikoarekin. Barriok iradokitzen du denok garela aktoreak, nor bere egoeran.

Ordutegia

  • Astelehenetan itxita.
  • Asteartetik ostegunera eta igandeetan: 11:00etatik 20:00etara.
  • Ostiraletan, larunbatetan, jaiegunetan eta jaiegun-bezperetan: 11:00etatik 21:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

Doako sarrera

Erakusketa aretoa. -2. solairua

Eta gainera