Bostoneko CICen zure enpresa proiektua bultzatzeko beste aukera bat
-
Noiz
2018/04/10(e)tik 2018/05/24(e)ra
-
Web
Bilbao
Apirilaren 10ean Bizkaia International Startup Connection programaren beste deialdi bat zabalduko dugu eta horrek aukera emango du Bizkaiko zortzi startupek beren enpresa proiektuak Bostoneko Cambridge Innovation Center, CICen sei hilabetez bultza ditzaten.
Duela bi urte Aldundiak bere helburuen artean jarri zuen Bizkaia Europako hegoaldera sartzek Lurralde erakargarri eta plataforma estrategiko bezala kokatzea.
Horretarako, besteak beste, gure ekintzailetza-sistema -“txikia, baina talentu handia eta eskaintzeko asko daukana”- nazioarteko erreferentziako nodoekin konektatzea erabaki zuen.
Horrela lehenengo itunak sortu ziren Bostoneko MassChallenge bizkorgailuarekin eta CICekin, izan ere inguru horretan ekintzailetzako eragile globalak -startupak, enpresak, inbertsiogileak, mentoreak, unibertsitateak konektatzen dira eta dena balioa sortzeari begira eginda dago.
CICi dagokionez, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Bizkaiko 24 startupek, sei hilabetez, mundu osoko 1000 startup eta 4000 ekintzaile baino gehiago biltzen dituen beren coworking gunean bizkortze-prozesu trinkoa egin ahal zezaten.
Orain arte 12 startupek bizi izan dute esperientzia eta diotenez paregabea da, “asko ikasi dutelako, sortu duten harreman-sarearengatik eta enpresa bezala egin duten jauzi kualaitatiboarengatik”.
Izena maiatzaren 3a arte eman ahalko da.
Zenbait aste geroago, maiatzaren 21etik aurrera, Beazen lantegi bat egingo da nazioarteko adituekin eta horren amaieran 2018ko bigarren seihilekoan eta 2019ko lehenengoan Bostonera joango diren startupak hautatuko dira.
Eta gainera
-
Bilbao
Esther Ferrer. Elkarri lotutako guneak
- Tokia Guggenheim Bilbao Museoa
- Data 16/03/2018(e)tik 10/06/2018(e)ra
-
Bilbao
Maisulanak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumakoak
- Tokia Guggenheim Bilbao Museoa
- Data 01/01/2016(e)tik