Bosteko 2018. Leioa. Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso artisten lanek osatzen dute Aldundiak sustatzen duen Bosteko-ren XXI. edizioa

  • Noiz

    2018/10/16(e)tik 2018/11/04(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Eskuinaldea

Bosteko, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duena eta era koordinatuan Bizkaiko bost herritan garatuko dena.

“Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak - Poéticas del silencio, esencias en resonancia da edizio berri honetan proiektuak hartu duen izena. Erakusketak bilaketa barneratuaren egoera irudikatzen du, baina ez bakarrik artistarengandik, aldi berean ikuslea ere berariazko ibilbidean murgiltzera, izaki guztien sakoneneko esparruarekin kontaktu estua edukitzera gonbidatzen duelako. Horregatik hautatu diren proposamenak ezin dira bakarrik gozamen poetikotik eta estetikotik ikusi, derrigorrez behar dutelako gogo-aldartearen izaerako komunikazioa. Bosteko 2018ren barruan hiru artista bizkaitar hauen obrak biltzen dira, Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso, eta erakusketaren komisarioa Iñigo Sarriugarte Gómez da.

Luis Miguel Gómez (1955ean jaioa), Koldo Etxebarria (1960) eta Jesús Lizaso (1961) artisten obrek ez dute bakardade sozial edo indibidualizatuan sakontzen, egiten duten gauza bakarra buru-murgiltze baten bidea eskaintzea da, hain zuzen ere bakardade isilaraziaren halo batez estaltzen dena eta ikuslea bere barruko garrantzi propiora eramaten duena.

Beste edizio batzuetan gertatu ez den bezala, hau da, komisarioek artistak aukeratu zituztenean, aurtengo edizioan sortzaileak izan ziren komisarioarengana jo zutenak proiektu bati forma emateko eskatuz, eta hori izan da azkenean erakusketan gauzatu dena.

Erakusketa ibiltari hau irailaren 6an hasiko da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan; bertan ikusgai egongo da irailaren 23ra arte eta ostean Arrigorriagan (Euskaldun Berria Erakusketa Aretoa, irailaren 25etik urriaren 14ra), Leioan (Kultur Leioa, urriaren 16tik azaroaren 4ra), Basaurin (Ariz Dorretxea, azaroaren 6tik abenduaren 2ra) eta, amaitzeko, Getxon (Torrene Aretoa, abenduaren 5etik 30era) ikusi ahal izango da.

“Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak - Poéticas del silencio, esencias en resonancia

Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso sortzaileen azken proposamenak berrikuspen konparatibo bati lotuta konbinatzen dira baina, hori gorabehera, oso argi agertzen dira koherentzia programatikoko dohainak. Gure euskal geografiaren hiririk industrialenetako baten markoan eboluzionatu duten hiru autore dira, non-eta Basaurin. Sortzaileok, espazioari dagokionez, elkarren ondokoak dira, hirurak hazi direlako bertan eta gaur egun udalerri horretan bizi direlako.

Halaber, egon dago belaunaldi mailako hurbilketa, eta horri esker aukera izan dute etenik eta arazorik gabe era azkarrean elkarren arteko komunikazio eta informazio uneak eta gure esparru kulturalaren bilakaera estetikoari buruzko eztabaidak eta berrikuspenak konpartitzeko, eta euren proiekzio profesionalen transformazioen ezagun dira.

Asko dira hiru artistak elkarren artean erlazionatzen dituzten elementuak eta horrek erraztu egin du hala erakusketa abian jartzea nola bere barruko koherentzia-egituratzailea lortzea. Baina, dena dela, egon dago berriz ere hirurak berriz multzokatzeko beste faktore bat. Isiluneak betetzen dituen esparruak sortzeko joera argia eta iraunkorra, eta joera hori nabarmena da bai Luis Miguel Gómezen eta Koldo Etxebarriaren margolanetan eta baita, Jesús Lizaso eskultorearen kasuan, oihartzuna eragiten duten kofagune, bihurgune eta hutsuneen bidez babes-esparruetan gertatzen diren tolesturen fasearen formen adierazpenean ere. Azken finean, helburu erkideetan sakontzen duten jarrera metodologiko desberdinak: tolesturaren beharrizana, ikusmen-isiltasuna bilatzea baina, aldi berean, opaku moduan definituko ez dena, eragin zuhurraren muinetan gainezka egingo guena.

Ezarri diren gaien bidez konexionatuta irudiari lotuta dauden lanak hautatu dira, bai Luis Miguel Gómezen oleoaren eraketatik, bai Koldo Etxebarriaren 3D teknologietatik abiatuta; elkarrengandik urrun dauden teknikak, baina oinarri moduan buruko introspekzioa hartuta. Irudiaren sortzaile hauekin batera osagarri moduan agertzen dira Jesús Lizasoren ekarpen plastikoak; hauetan buru-hausnarketaren botere ez-materialak menperatu egiten du materia, eta praktika barneratu berri baten barruan sartzen gaitu.

Hasierako bi egileen hizkuntza figuratiboek, Jesús Lizasoren eskulturaren baldintzatzaile abstraktuekin batera, bide desberdinez egituratutako tapiza osatzen dute, baina ariketa metafisikoa sustatzerakoan helburu komun bat duena.

Luis Miguel Gómez (1955)

Basaurin bizi den artista autodidakta da; ibilbide sortzaile oso oparoa du eta erakusketa askotan parte hartu du. Erakusketa indibidualen eta talde-erakusketen artean honako hauek azpimarra daitezke: azken urtean Burgoseko Casa del Cordón(-en egin duena; Errioxako Parlamentukoa 2013an; Albaceteko Museo de Bellas Artes-ekoa 2014an, etab. Bere obra erakunde eta espazio publiko eta pribatu askotan sakabanatuta dago, besteak beste honako hauetan: Albaceteko Museoa, Ermuko udala, OSAKIDETZA–Bizkaia Bilduma, Galería Aitor Urdangarin Bilduma (Vitoria-Gasteiz), Elda-ko Museo del Calzado (Alacant), Zumarraga & Urretxu Bilduma (Gipuzkoa).

Luis Miguel Gómezen (Bizkaia, 1955) planteamenduak askotariko gaiekin osatzen den sortan oinarritzen dira, betiere denbora estatiko eta espazio bakartu baten menpean errealismo magiko baterantz begiratzen duen alderdi batekin, eta horretatik figurak itxurazko irrealtasun halo baten murgiltzen dira. Beraz, Dewey eta Rorty-rengandik hurbil dagoen irudikapena, non eszena ideia eta patroi mentalen bidez definitzen den bidaia baten irudikatzen den.

Errealitatearen eta irrealtasunaren inguruan komunikaziorako erabiltzen dituen bideen ondorioz Xavier Zubiri pentsalariaren postulatuetara hurbiltzen da. Zubirik, gizakia definitu zuenean, esan zuen ez dela bakarrik “sentitzen duen adimena”, baizik eta, bereziki, errealitateen eta irrealtasunen ekoizlea dela, gizakiak irrealtasuna sortzeko duen beharrizana errealitatean bertan egotearen adierazpena baino ez delako.

Koldo Etxebarria (1960)

Artista Basaurin bizi da. Arte Ederretan lizentziatu zen, 1983an, Euskal Herriko Unibertsitatean eta urte horretan bertan hasita eta egunera arte EITBren Departamentu Artistikoan egiten du lan eta horregatik derrigorrez prestakuntza teoriko eta praktikoa izan ditu telebista euskarrian lengoaia bisualean aplikatzeko programa informatikoetan.

Nazioarte mailako erakusketa garrantzitsuak burutu ditu: Lacda-Digital Art Galery: “Snap to Grid“ (Los Angeles) 2008an eta Federation of Canadian Artists (Vancouver, Kanada) 2015ean. Beste alde batetik, nazioarte mailako sari garrantzitsuak irabazi ditu, besteak beste “Digital Imagery Exhibition” - Federation of Canadian Artists (Vancouver) eta Fundación Focus-Abengoa Saria (Sevilla), biak 2015. urtean.

Koldo Etxebarriaren (Bizkaia, 1960) proposamenek aurreko beste erreferente batzuetara jotzen dute, hala pintura metafisiko italiarrekoak nola Edward Hopper eta Charles Sheeler-en proposamen batzuetakoak, ez egotearen poetika baten haria izango litzatekeenean; baina, aldi berean, Gregory Crewdson-en argazkilaritza-ekarpenean egiaztatzen dena, eta baita Lee Friedlander, Robert Frank, Joel Meyerowitz edo Stephen Shore-ren eszena zinematografiko jakin batzuen irudian ere.

Sortzaile honen pinturaren markoa 3D teknologien bidez espazio metafisikoen bilaketa moduan definitzen da Jean Klein-en testu advaita ezagunekin eta, aldi berean, D.T. Suzuki eta Erich Fromm-en pentsamenduarekin lotuta. Horregatik bere eszenetan nagusitzen den isiltasunak adierazgarritasun metafisiko handiko unibertsoa biltzen du.

Jesús Lizaso (1961)

Lizaso Basaurin bizi da eta bertan egiten du lan. Prestakuntzari dagokionez autodidakta da baina etenik gabe jardun du marko artistikoari egokitzeak eragindako beharrizanetan eta, ondorioz, teknika plastiko asko ikasi ditu era askotako zentroetan eta espazioetan. Erakusketei dagokienez, hala indibidualak nola taldekoak, etenik gabekoak dira eta asko ditu; honako hauek azpimarra daitezke: Rekalde Aretoa (2015, Bilbo), Durangoko Arte eta Historia Museoa (2014) eta Torrer Tower Espazioa (2004, Chicago). Halaber, nazioarteko aipamenak eta sariak irabazi ditu eta horien artean Eskulturaren arloko Lorenzo il Magnífico Urrezko Domina, 8ª Florence Biennale Internazionale dell’Arte Contemporanea (Italia) aipatu behar da, 2011n.

Jesús Lizaso (1961) eskultoreak tolesturen edo atzera-egiteen artikulazioa Ortotropías seriearen barruan sartuko litzateke, baina presentzia metaforiko baten moduan onartuta, Gilles Deleuze-ren hitzetan arimaren askatasuna bilatzen duen labirinto baten ideiaren ildotik joko lukeena, hau da, era sinbolikoan arimaren presentzia azpimarratzeko tolesturak.

Bere proposamenetan sistema intelektual baten eraikuntza antolatzen da, aldi berean solidoen eta horien gogortasun-eskalaren, hau da, Mosh-en eskala ezagunaren, teorian sartzen doana. Baina ikus daitezkeen hautemateen simulazio bat eta antzezpen bat baino ez da. Ildo horretatik, ematen du artistak sendotasun materiala sortzen duten atomoen euren kohesio-indarrak hausten dituela, bere proposamenek puskatu egiten dutelako kontingentzia fisiko hori.

Espresionistagoak izan diren bere aurreko lanekin eta proposamen publikoen proiekzioarekin alderatuta Ortotropías buruko jarrerako ariketa moduan azaltzen da, barneratua eta introspektiboa.

Kultur Leioa. Jose Ramon Aketxe Plaza, 11, 48940 Leioa (Bizkaia)

Eta gainera