Bosteko 2017. Basauri

  • Noiz

    2017/10/23(e)tik 2017/11/12(e)ra

  • Non

    Arizko Dorretxea

Nerbioi Ibaizabal

Bizkaiko Foru Aldundiak dagoeneko oso finkatuta dagoen Bosteko erakusketa ibiltariaren hogeigarren edizioa antolatu du, lurraldeko bost udaletako (Basauri, Leioa, Arrigorriaga, Amorebieta-Etxano eta Getxo) bost erakusketa-aretorekin batera koordinatuta. Aurtengo edizioko komisarioa Iker Serrano Robles da.

Eta honako hauek izan dira aurtengo ediziorako hautatutako artistak: Damaris Pan, Usoa Fullaondo eta Tasio Ardanaz.

Damaris Pan (Mallabia, 1983)

Mallabian jaio zen eta Bilbon bizi da. Arte Ederretako ikasketak egin zituen EHU-UPVn eta Berlingo KHBn. 2014an amaitu zuen bere doktoretza-tesia ("Ona. Ederra. Egiazkoa" izenburukoa), desbideratzea eta akatsa funtsezko arte-balio legez gaiaren inguruan. Artea praktikan lantzeaz gain, irakaslea da Leioako Arte Ederretako Fakultatean eta azken urteotan hainbat erakusketan parte hartu izan du.

Usoa Fullaondo (Algorta, 1979)

Artista, ikerlaria eta irakaslea da. 2010ean lortu zuen bere lizentziatura-agiria Euskal Herriko Unibertsitateko Pintura Sailean. Une honetan sail horretan dihardu lanean eta klaseak ematen ditu Arte Graduan eta Ikerketa eta Arte Sorkuntzako Masterrean. 2007. urteaz gero EHU/UPVko hainbat ikerketa-proiektutan hartu izan du parte.

Irakaskuntza eta ikerkuntzako zereginez gain, aldi berean artegintza ere lantzen du, eta autonomi erkidegoko, estatuko zein nazioarteko hainbat erakusketatan hartu du parte, erakusketa-areto hauetan: Luis Adelantado (Valentzia), Combustión Espontánea (Madril), Círculo de Bellas Artes (Madril), Space4Arte (San Diego), Rekalde Aretoa (Bilbo) edo Montehermoso Kulturunea (Gasteiz). Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Erakundearen edo Eusko Jaurlaritzaren bekak jaso izan ditu eta estatuko hainbat sari lortu izan ditu, Injuve deritzona, esaterako. Gainera, egonaldiak egin ditu Bilbaoarte Fundazioan eta Banff Centre-n. 2016. urtean Zumaiako Oxford Aretoan egin zuen erakusketa bat, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoeta urte berean argitara emandako "Un Atletismo Afectivo" liburuaren argitalpenaren ondoriozko materiala jasotzen zuena.

Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978)

Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako lizentziaduna, azken urteotan egonaldiak egin ditu hainbat hiritan: Habanan, Austriako Bregenz-en, Bilbon, Mexiko hiriburuan eta Beijingen.

Banakako erakusketak egin du Habana hirian: Artista x Artista (2016); Bilbon: Gio Bat (2015) "Egurre", Rekalde Aretoan (2014); Madrilen: "Luz Perpetua", Raquel Ponce erakusketa-aretoan (2013); Mexiko hiriburuan: "Venceremos", Mexikoko Espainiako Ateneoan (2012); "¡A pesar de todo!", AN Studio-n (2011); "Forlorn Hope", RMS El Espacio aretoan (2011); eta Iruñean: "Resignados", Ziutadelako bolborategian (2008). Berak parte hartutako erakusketa kolektiboen artean aipatzekoa da Gasteizko Artiumen egindako "Entornos Próximos" izenburukoa (2008).

Taxio Ardanazek arte-sorkuntzako beka eta aitorpen ugari jaso ditu: Artista Gazteen Iruñeako XV. Lehiaketako lehen saria (1999) eta Nafarroako Topaguneen XXIV. Lehiaketako bigarren saria (2007), besteak beste, eta hautatua izan zen 2008ko Ertibil erakusketa ibiltarirako, Pollencako 3 Arte Plastikoen Nazioarteko Lehiaketarako (2010) eta Palma Hiriko Sarirako (2014), besteak beste.

Eta gainera