Bizkaikoa. Uda 2019-Bizkaiko Foru Aldundiko museo, areto eta interes lekuak

  • Noiz

    2019/06/24(e)tik 2019/09/21(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Bizkaiko Foru Aldundiaren museo, areto eta interes lekuek guztiontzako udako plana aurkezten du.

Bizkaiko Foru Aldundiaren museo, areto eta interes lekuek programa berezi bat jarri dute publikoaren esku udako oporretan Lurraldeko baliabide kulturalak sustatzeko asmoz.

Horiek horrela, tokiko publikoari zein kanpoko bisitariei zuzendutako jarduera-sorta bat eskainiko da.

Nabarmentzekoak dira: haurrentzako eta familientzako tailerrak, erakusketak, bisita gidatuak, erakustaldiak, hainbat erakusketa bisitatzeko doako sarrerak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren museo, areto eta interes lekuek era guztietako jendearentzako jardueren egutegi askotarikoa programatu dute udako egunetarako.

Arkeologi Museoak, Arrantzaleen Museoak, Euskal Herria Museoak, La Encartada fabrika-museoak, El Pobaleko burdinolak, Muñatones gazteluak, Txakolinguneak, Rekalde Aretoak, Ondare Aretoak, Santimamiñek eta ibilbide historikoetan barne dauden interes lekuetan ordutegi bereziak eta adin guztietako publikoarentzako jarduerak eskainiko dituzte.

Egitaraua
http://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/21_6_119__13_7_16_Uda%202019.pdf?hash=8ca7edb7d74f6d815632289c1ffef542

Bizkaikoa
Bizkaiko Foru Museo, areto eta interesezko leku guztien informazioa

  • www.bizkaikoa.bizkaia.eus
  • 94 406 60 83
  • Bizkaikoa.hedapena@bizkaia.eus

Eta gainera