Bizkaiko Zin-Bideko Ibilbide Historikoa 2018. Gernikako Arbolatik harago

  • Noiz

    2018/09/21(e)tik 2018/09/23(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao Mungialdea eta Txorierria Busturialdea

Bizkaiko Foru Aldundiak 2018ko irailan jarriko du martxan Bizkaiko Zin-Bidea bisita gidatu gisa, Kultura Ondarearen Europako Urtearen barne.

Bizkaiko Jaunak Foruak zin egiteko zeharkatzen zituen tokitan zehar antolatutako ibilbidea da.

Ondo diseinatutako estruktura instituzionalaren eta gizarte egituratuaren ondorioa da zin-ibilbidea eta geure historiaren zati garrantzitsu bat ulertu ahal da hau bisitatuz. 

Zin-bidea Bizkaiko erdiguneko bihotzetik zihoan: Uribeko merindadetik Busturikoraino.

Bilbon hasten zen, Gernika-Lumo zen erdiko gunea, eta Bermeon amaitzen zen.

  • 1. etapa: Gernika-Lumo - Bermeo
    (Irailak 21)

    Irteera BILBOTIK, garai batean Zamudioko atea zegoen uriko harresi zaharra egon zen lekutik: Unamuno plaza. Euskal Museoa eta Arkeologi Museoa. 

    LEZAMA. Lezamako dorrea eta Andra Mari eliza (XIII. mendea), fatxada errenazentista ederrekoa. 

    LARRABETZU. 1994. urtean gune historikoa Ondasun Kultural izendatu zuten. San Emeterio eta San Zeledonio zin-eliza.

  • 2. etapa: Larrabetzu - Gernika-Lumo
    (Irailak 22)

    Irteera autobusez BILBOTIK

    Oinez:

    LARRABETZU

    ARETXABALAGANE, MORGA. Jaunaren harrera-tokia Gernikara heldu baino lehen. 

    GEREKIZ, MORGA. Gerekizko Done Eztebe baseliza, Bizkaiko parrokia zaharrenetarikoa. Bertan, erromatar berantiar garaiko hiru hilobi-harri aurkitu ziren.

    GERNIKA-LUMO. Batzarretxea eta Zin Haritza. Andra Mari eliza.

  • 3. etapa: Gernika-Lumo - Bermeo
    (Irailak 23)

    Irteera autobusez BILBOTIK

    Oinez:

    GERNIKA-LUMO

    FORUA. Tourseko Martin Deunaren eliza. Bizkai osoko sekuentzia historikorik osoena da.

    BUSTURIA. Axpeko Andra Mari elizak Errege Katolikoen estiloko portada interesgarria du.

    BERMEO. Santa Eufemia zin-eliza.

Etapak

Etapa bakoitzeko aurreikusitako iraupena 6 ordukoa da (4 ordu ibiltzen eta 2 ordu zin-bidearekin lotutako eleiza edota monumentuak azaltzeko). 

Hizkuntza

Euskara/Gaztelania 

Bisita gidatua

Taldeko gehienezko kopurua: 30 pertsona 

Informazio gehiago

Etapa bakoitzean (lehenengoan izan ezik, BILBON) autobusa taldeko kideak etaparen hasiera puntura eramango ditu (Bilbo). Autobusak etaparen amaieran batuko du taldea eta Bilbora eramango du berriro.

Topagunea Bilbon:
Informazioa eta erreserbak

  • 688 856 689
  • ibilbideak@bizkaia.eus

Eta gainera

  • Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

    • Data 13/07/2018(e)tik 31/12/2019(e)ra