Bizkaiko Ibilbide Historikoak 2019. Bizkaiko Zin-bidea/Gernikako Arbolatik harago

  • Noiz

    2019/09/20(e)tik 2019/09/22(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao Mungialdea eta Txorierria Busturialdea

Bizkaiko Jaunak Foruak zin egiteko zeharkatzen zituen tokitan zehar antolatutako ibilbidea da. Bizkaiko Foru Aldundiak 2018ko irailan martxan jarri zuen Bizkaiko Zin-Bidearen bisita gidatua da, Kultura Ondarearen Europako Urtearen barne.

Ondo diseinatutako estruktura instituzionalaren eta gizarte egituratuaren ondorioa da zinibilbidea eta geure historiaren zati garrantzitsu bat ulertu ahal da hau bisitatuz.

Zin-bidea Bizkaiko erdiguneko bihotzetik zihoan: Uribeko merindadetik Busturikoraino. Bilbon hasten zen, Gernika-Lumo zen erdiko gunea, eta Bermeon amaitzen zen.

  1. 1.Etapa: Bilbo - Larrabetzu
    (Irailak 20)

    Irteera BILBOTIK, garai batean Zamudioko atea zegoen uriko harresi zaharra egon zen lekutik: Unamuno plaza. Euskal Museoa eta Arkeologi Museoa.

    LEZAMA. Lezamako dorrea eta Andra Mari eliza (XIII. mendea), fatxada errenazentista ederrekoa.

    LARRABETZU. 1994. urtean gune historikoa Ondasun Kultural izendatu zuten. San Emeterio eta San Zeledonio zin-eliza.

  2. 2.Etapa: Larrabetzu - Gernika-Lumo
    (Irailak 21)

    Irteera autobusez BILBOTIK

    Oinez:LARRABETZU

    ARETXABALAGANE, MORGA. Jaunaren harrera-tokia Gernika-Lumora heldu baino lehen.

    GEREKIZ, MORGA. Gerekizko Done Eztebe baseliza, Bizkaiko parrokia zaharrenetarikoa.
    Bertan, erromatar berantiar garaiko hiru hilobi-harri aurkitu ziren.

    GERNIKA-LUMO. Batzarretxea eta Zin Haritza. Andra Mari eliza.

  3. 3.Etapa: Gernika-Lumo - Bermeo
    (Irailak 22)

    Irteera autobusez BILBOTIK

    Oinez:GERNIKA-LUMO

    FORUA. Tourseko Martin Deunaren eliza. Bizkai osoko sekuentzia historikorik osoena da.

    BUSTURIA. Axpeko Andra Mari elizak Errege Katolikoen estiloko portada interesgarria du.

    BERMEO. Santa Eufemia zin-eliza.

Argibide gehiago

Tarifak

Doakoa

Etapak

Etapa bakoitzeko aurreikusitako iraupena 6 ordukoa da (4 ordu ibiltzen eta 2 ordu zin-bidearekin lotutako eleiza edota monumentuak azaltzeko).

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania

Taldeko gehienezko kopurua: 30 pertsona

Topagunea

  • Zin-Bidea oinez: Etapa bakoitzean (lehenengoan izan ezik, BILBON) autobusak
  • taldeko kideak etaparen hasiera puntura eramango ditu (Bilbo).
  • Autobusak etaparen amaieran batuko du taldea eta Bilbora eramango du berriro.
  • Zin-Bidea autobusez: Etapa guztiak autobusez egingo dira osorik.

Ikusi egitaraua

http://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/31_5_119__10_9_57_FOLLETO%20RUTA%20JURADERA%202019.pdf?hash=ff5ca1deafb7c297555adadbf3c4a660

Informazioa eta erreserbak

  • 688 856 689
  • ibilbideak@bizkaia.eus

Eta gainera