Bizkaiko Foru Aldundia. Argazki lehiaketa Lurralde Bizia 2019 “Bizkaiko giza paisaia”

  • Noiz

    2019/11/01(e)tik 2019/11/15(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

  1. Gaia

    Lehiaketaren edizio honetako gaia «Bizkaiko giza paisaia» da, alegia, gizakion eragina nabarmen islatzen duen paisaia.

    Aurkezten diren argazkietan, paisaiaren eta lurraldearen giza balioak, gizarte-aniztasuna, izaera berezia eta kultura-aberastasuna islatu behar dira.

    Bereziki, lurralde bizi bat erakusten duten irudiak baloratuko dira, non pertsonak edo beren ekintzak protagonistak diren.

    Hiri-inguruneetan eta landa- zein natura-inguruneetan ateratako argazkiak izan daitezke.

  2. Parte-hartzaileak eta sariak

    • Helduen kategoria 18 urtetik gorako edonor aurkez daiteke, Bizkaian bizi zein ez.

      • 1. saria: 1.200 €
      • 2. saria: 800 €
      • 3. saria: 500 €
      • Bi akzesit: 150 €.
    • Eskola-umeen kategoria 14 eta 17 urte bitarteko ikasleak aurkez daitezke, baldin eta bigarren mailako ikasketak egiten ari badira Bizkaiko ikastetxe batean. 1., 2. eta 3. sariak: 200 euroko bale bat irabazi duen ikaslearentzat, eskolako materiala edo material kulturala eros dezan; eta 600 euro ikastetxearentzat, materialerako, bidaietarako edota eskolako txangoak egiteko.

  3. Izen ematea eta argazkiak

    Lehiakide bakoitzak irudi bakarra aurkeztu ahal izango du, originala eta argitaratu gabea, koloretakoa eta formatu horizontal edo laukidunekoa.

    Argazkiak JPG euskarri digitalean aurkeztuko dira, gehienez 10 Mb-ko artxibo batean, eta 40x30 zentimetroko gutxieneko tamaina eta 200 dpi-ko bereizmena izango dute.

    Irudia lurraldebizia@bizkaia.eus posta elektronikora bidaliko da, izenburu, kokaleku eta azalpen paragrafo motz batekin batera.

    Eskola-umeen kategorian tutore legalen baimena eta ikastetxearen kontaktua bidali beharko da (irakurri oinarriak).

  4. Epea

    Azaroaren 1etik 15era argazkiak bidaltzeko epea irekita egongo da.

    Ebazpena eta sari banaketa abenduaren hasierarako aurreikusita dago.

  5. Epaimahaia eta ebazpena

    Bizkaiko Foru Aldundiko hiru kidek eta argazkigintzaren esparruko hiru pertsonak osatuko dute epaimahaia.

Bizkaiko Foru Aldundia. On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 25. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera