Parte hartzeko prozesuak

angle-left BIZKAIKO EHIZA-LURRETAKO EHIZA-LIZENTZIA ETA MATRIKULUEN TASAK EGUNERATU ETA SORTZEKO FORU DEKRETUAREN ALDAKETAREN AURRETIAZKO KONTSULTA

BIZKAIKO EHIZA-LURRETAKO EHIZA-LIZENTZIA ETA MATRIKULUEN TASAK EGUNERATU ETA SORTZEKO FORU DEKRETUAREN ALDAKETAREN AURRETIAZKO KONTSULTA

Bizkaiko Foru Aldundiaren irailaren 16ko 180/2003 Foru Dekretuaren bitartez, ehizan egiteko lizentzia eta matrikulen tasari buruzko araudia garatzen da.

Arrantza kontinentala eta ehiza kudeatu eta praktikatzeko egungo modalitateetan, berrikusi egin behar dira indarrean dauden tasetan jasotzen diren elementu kuantitatiboak.

Foru gobernu honen konpromiso nagusietako bat da herritarrek kudeaketa publikoan parte hartzea sustatzea. Hori dela eta, herritarrei aurretiazko kontsulta egiteko prozesu bat abiarazi nahi dugu, hobeto jakiteko herritarrek zer iritzi duten eta zer ebaluazio egiten duten.

Beraz, gonbidatu nahi zaitugu dekretuari lotutako alderdi batzuei buruzko iritzia ematera, iritzi hori kontuan hartzeko eta, hala, dekretuaren helburua hobeto bermatzeko. Eskertuko genizuke horretarako denboratxo bat hartzea. Zure erantzunen konfidentzialtasuna bermatuta dago; erantzun horiek dekretu hau berrikusteko baino ez dira erabiliko.

Maiatzaren 24tik ekainaren 8ra irekita.

Dekretuaren zirriborroa

Parte hartu