BizkaIdatz Txikia: IV. Haur eta Gazteen Literatura Saria 2017-2018. “Munstro bat nire ispiluan” Leire Bilbao

BizkaIdatz Txikia: IV. Haur eta Gazteen Literatura Saria 2017-2018. “Munstro bat nire ispiluan” Leire Bilbao
  • Noiz

    2017/11/06(e)tik 2018/02/16(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

BizkaIdatz Txikia haur eta gazteen literatur sariaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi du gure lurraldeko eskola-umeen artean.

Parte-hartzaileak
Bizkaiko edozein udalerritako ikastetxe batean ikasten ari diren umeak edo gazteak aurkeztu daitezke, kategoria hauetako batean:
HAURRAK: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleak.
GAZTEAK: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailetako ikasleak.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri guzti-guztiak onartzea dakar.

Aurkezteko epea. Lanak jasotzeko epea 2018ko otsailaren 16ko (ostirala) 13:30ean amaituko da.

Aurkezteko era
Eskaera-eredu ofiziala erabili behar da eskaerak aurkezteko, hain zuzen ere, B2 eranskinean
dagoena (http://www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak eta www.bizkaia.eus/biblioteca
web orrietan dago eranskin hori), eta, harekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar
da:
- Egilearen ama, aita edo legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
- Kontakizun bakoitzaren lau (4) ale. Aleok ez dira sinatu behar. Baina zenbakia jarrita
izango dute orrialde guztietan, eta kontakizunaren izenburua adierazita izan behar dute;
ez, ordea, egilearen identifikazio-daturik.

Haurraren edo gaztearen guraso-ahala edo legezko ordezkaritza dutenek sinatu behar
dituzte eskabideak.

Informazio gehiago
Oinarriak

http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/

BOB%20210_03112017_OF%20Bizkaidatz%20Txikia%20IV_eus.pdf?hash=d0cef9706e117e507e8f699c2ffa48cb&idioma=EU

Izena emateko inprimakia
http://www.bizkaia.eus/descargar_documento.asp?url=home2%2Farchivos%2FDPTO4%2FTemas%2F

ANEXO_Bizkaidatz%20Txikia%20IV.docx&param=1&idioma=EU

Edo Foru Liburutegian jaso, eta parte hartu!

Eta gainera