Bizkaidatz Txikia III. Haur eta Gazteentzat Literatura Saria 2016-2017

  • Noiz

    2017/02/17(e)ra

  • Non

    Foru Liburutegia/Biblioteca Foral

  • Web

    Bisitatu

Bizkaidatz Txikia III. Haur eta Gazteentzat Literatura Saria 2016-2017

Bilbao

Bizkaiko Foru Aldundiak hirugarren urtez ondoz ondo "Bizkaidatz Txikia" haur eta gazteentzat literatura saria abian jarri du. Bere helburua Bizkaiko neska-mutilen eta gazteen literatura sormena bultzatu eta sustatzea da. Obrak aurkezteko epea jada irekita dago eta hurrengo otsailaren 17an amaitzen da. Lehiaketak irakurri eta idazteko zaletasuna sustatu nahi du eta bi kategoria ditu: haurrena, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat; eta gazteena, Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzat.

Bi idazlek gaztelaniaz "El caso de sopapos y su banda de matones" (Laida Martínez Navarro) eta euskaraz "Paul eta sorginkeria-liburua" (Xabier Olaso) lanen lehenengo orrialdeak idatzi ostean, partaideek kontakizunak garatu eta amaitzeko erronka beren gain hartzen dute. 4 edo 5 orrialdetan beren sormenak adierazi ahal izango dituzte eta, horretarako, planteatzen diren pertsonaietara eta egoeratara moldatu beharko dute.

Pertsona egileek kontakizuna euskaraz edota gaztelaniaz aurkez dezakete eta bi modalitateetan irabazleak izan daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

Ordutegia

Lanak eskura edo postaz aurkeztuko dira Bizkaiko Foru Liburutegiaren eraikinean, Bilbon Laguntza/Erregistro eta Herritarren Arreta Bulegoan (Kristalezko eraikina), Aldundiaren kalean 7.

Erregistroaren ordutegia:

Astelehenetik ostegunera:
08:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era

Ostiraletan:
08:30etik 13:30era

Argibide gehiago

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute haurrek eta gazteek, Bizkaiko edozein udalerritan kokatuta dauden ikastetxeetan ikasten ari badira honako kategoriaren batean:

Haurren kategoria: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak.

Gazteen kategoria: Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleak.

Lanak aurkezteko tokia

Lanak Bilbon Bizkaiko Foru Liburutegiaren eraikinean, Laguntza/Herritarren Arreta eta Erregistroaren Bulegoan (Kristalezko eraikina), Aldundia kaleko 7. zenbakian aurrez aurre aurkeztu edo postaz bidaliko dira.

Eta gainera

  • Renoir: intimidad

    Bilbao

    Renoir: intimitatea

    • Tokia Museo de Bellas Artes de Bilbao. Sala BBK
    • Data 07/02/2017(e)tik 15/05/2017(e)ra
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao. Obras Maestras

    Bilbao

    Maisulanak

    • Tokia Museo de Bellas Artes de Bilbao
    • Data 01/01/2016(e)tik
  • Guns N’Roses

    Bilbao

    Guns N’Roses

    • Tokia Campo San Mamés
    • Data 30/05/2017 - 21:30