angle-left Bizkaia Silver Week

Bizkaia Silver Week

Nagusiak

Bizkaia aldaketa demografikoari, zahartze aktiboari eta zilarrezko ekonomiari buruzko elkarrizketa globalean entzun, ikasi, konpartitu, hitz egin eta, baita, parte hartzeko aukera eman duen mundu mailako eztabaidaren foro nagusi bihurtu da.

Irailaren 22a eta 28a artean Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Silver Week antolatu zuen. Ekitaldiak zilarrezko ekonomia, zahartze aktibo eta osasungarria eta aldaketa demografikoari buruzko ekintza nagusiak bildu zituen, oparotasun inlusiboko etorkizun baten barruan gizarte europarren etorkizunari buruzko elkarrizketa zintzoa eraginez. Horrela gure Lurraldean arloko nazioarteko ikertzaileak eta adituak bildu ziren eta, horiekin batera, zahartzearen eta bizi-kalitatearen ezagutzaren hobekuntzan inplikatuta dauden eskuorde politikoak eta bete gizarte eragile europar eta tokiko batzuk.

Bizkaia Silver Week lehen edizioaren ardatz nagusia AAL Forum 2018 kongresuaren hamargarren edizioa izan da, hau da, adineko pertsonen bizitza aktiboaren eta lagunduaren arloari buruzko ekitaldi europar nagusia; horren barruan Hack4elder advantaAGE lehiaketa egin zen. Aldi berean honako hauek egin ziren: Zahartze Aktiboaren eta Osasungarriaren Eragileen Konferentzia (Nagusi International Conference); Aldaketa Demografikoaren Aldeko Itun Europarraren Batzar Orokorra eta Zahartze Aktiboko Indizeari buruzko Nazioarteko Mintegia.

Zure interesekoa izan daiteke ere bai