BiscayAPP lehiaketa

  • Noiz

    2017/10/02(e)tik 2018/06/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Urriaren 2tik 2018ko ekainaren 30a arte zabalik egongo da epea BiscayApp-en izena emateko, BiscayTIK Fundazioak Beaz eta Seed Capitalen laguntzarekin antolatzen duen lehiaketan.

BiscayApp sariak aurkeztutako guztien arteko app onena sarituko du, hainbat irizpide aintzat hartuta.

Lehiaketan, besteak beste, kontuan hartuko dira: diseinua, erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia, funtzionalitateak, bideragarritasun ekonomiko-soziala, merkaturatzeko aukerak eta berrikuntza-maila antzeko beste produktu batzuen aldean, eta proposamenaren izaera berritzailea eta enpresa berriaren hazkunde-potentziala.

Horrez gain, beste sari batzuk emango zaizkie Bizkaiko Foru Aldundiaren plan estrategikoko lau arlo diren zilarrezko ekonomia, data intelligence, energia eta manufaktura aurreratuko aplikazio mugikor onenei.

2018ko aukeratutako proiektuak jakinaraziko dira eta urrian saritutako aplikazioak aukeratuko dira.

BiscayApp-en izena emateko:
http://app.biscaytik.eu/

Eta gainera