Bill Viola: atzera begirakoa

Bilbao

Hasierako zintetatik, Bill Violak denboraren nozioa, gure existentziaren esanahia eta munduan daukagun tokiaren esanahia bezalako gai garrantzitsuei heldu zien jada.

Milurteko berriarekin batera, eta horrek ekarritako bereizmen handiko teknologiak erabilita, Violak Egunerantz aurrera eginez (Going Forth by Day, 2002) bezalako instalazio monumentalak sortu ahal izan zituen; lan horretan, espazio berbera partekatzen duten bost horma-proiekzio handik ikusleari gonbita luzatzen diote, argian barneratu eta bizitza eta giza-existentziari buruz hausnarketa egiteko.

Azken hamarkadan zehar, Bill Violak bizitzako eraldaketa-prozesuetan, jaiotza-heriotza-berpizkundea zikloan eta momentu horien arteko espazioaren inguruan gogoeta egiten jarraitu du, zazpi kanaletako Ameslariak (The Dreamers, 2013) instalazioan ikus daitekeen bezala.

Guggenheim Bilbao Museoak Bill Viola: atzera begirakoa aurkezten du, gure garaiko artista garrantzitsuenetako baten inguruko erakusketa, alegia; bideoartearen garapenean aitzindaria izan da Viola, eta Museoan haren ibilbidean zehar bidaia tematiko eta kronologiko bat egiteko aukera izango dugu.

Anbizio handiko erakusketa honek Violaren lanaren ikuspuntu osoa eta ikus-entzunezko arteak forma artistiko gisa izan duen bilakaera azaltzen du, eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatu du, Iberdrolaren babesarekin.

Ordutegia

Asteartetik igandera:
10:00etatik 20:00etara 

Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita

Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. 

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Komisarioa: Lucía Agirre

Babeslea: Iberdrola

Eta gainera