Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. EduCaixa Planetarioa

  • Noiz

    2019/04/16(e)tik 2019/05/02(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Apirilaren 16tik maiatzaren 2ra arte, Itsas Museoak La Caixaren Planetario Mugikorra izango du.

Planetarioak familiak astrologiaren sekretuak deskubritzen lagunguko du, 30 minutuko proiekzioen bitartez, 11:00etatik 14:00tara eta 17:00etati 19:30tara. 

Jarduera honetan umeek astronomiara modu atsegin, interesgarri eta zehatzean hurbiltzeko aukera dute.

Eguzki-Lurra-Ilargia maketaren mugimenduak behatuz, umeek eguna eta gauaren zikloak, ilargiaren faseak, eklipseak eta urtaroak ikasten dituzte.

Eskalazko errepresentazioak erabilita planetak konparatzen dituzte, gure latitudeko gaueko zerua islatuz zenbait konstelazio ezagutzen dituzte eta izarrek zeruan duten agerizko mugimenduaz ohartzen dira.

Konstelazio, izar eta planetez beteriko zerua Burbuilazko Planetarioaren sabaian proiektatzen da, 4 eta 11 urte arteko umeen eskura dagoen unibertso txiki bat osatuz.

Burbuilazko Planetarioa, CosmoCaixak sortutako txoko gozoa da eta talde txikiek astronomiaren funtsezko printzipioak azaltzeko zuzenduta dago.

Ordutegia

  • Neguko ordutegia (oraingo ordutegia)
    • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 18:00etara.
    • Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan: 10:00etatik 20:00etara.
    • Astelehenetan: itxita.
    • Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)
  • Udako ordutegia 
    • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara.
    • Astelehenetan: itxita.
    • Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)

Argibide gehiago

Tarifak

  • Banakako sarrera
    • Adin nagusikoen sarrera: 6 €
    • Jubilatuen, pentsiodunen ta 65 urtetik gorakoen sarrera:3,5€
    • Ikasleen sarrera (gehienez 26 urte): 3,5 €
    • Langabetuak: 3,5 €
    • 6 urtetik beherakoak: Dohainik.
    • Ez-gaituak: 3,5 €
  • Taldeen sarrera
    • Erreserba duten taldeen sarrera (gutxienez 15 pertsona):
    • Ikastetxeak (bisita librea): 2 €.
    • Tailer hezitzaileak (tailerra+bisita): 3,5 €.
    • Elkarteak, fundazioak: 3 €.
    • Beste talderen bateko parte ez diren taldeak: 4 €.
    • Erreserbarik ez duten taldeen sarrera (gutxienez 15 pertsona):
    • Beste talde baten parte izan edo ez: 4 €
  • Beste talde batzuk
    • Club Lector 10: 4 €.
    • Hirukide elkartea (kide ugariko familiak): 4 €.
    • BK 26, Gazte txartela, Gazte txartela - Pack Txollo: 4 €
    • Bilbaocard: 4,60 €.
    • Athleticen gogaidea: 4 €.
    • Kulturtick: 4 €.
    • Nekatur: 4 €
    • Eusko Ikaskuntza: 4 €.
    • Betizu: 3 €.

Sarrera librea izango da Museoko sarrerarekin baina bere edukiera mugatua dela eta, txarteldegietan aurretiazko izen ematea egitea beharrezkoa izango da.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Ramón de la Sota kaia, 1. 48013 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera