Bilboko emakumeen euskal literatura

  • Noiz

    2017/03/28(e)tik 2017/05/23(e)ra

  • Non

    Foru Liburutegia. Tailerren Gela

  • Web

    Bisitatu

Bilboko emakumeen euskal literatura

Bilbao

Bilboko kaleetatik ibili diren euskal emakumeen izenak eta lanak ia ez ditugu ezagutzen. Ikastaro honetan zehar Bilboko historia eta istorioak elkartuko dira gure aurreko eta gaurko emakumeen ahotsak hobeto entzun eta ulertu ditzagun. 

Irakaslea: Josune Muñoz
Josune Muñoz euskal filologoa da eta hala maila historikoan nola geografikoan emakumeek sortutako literaturaren eta komikiaren ikerkuntza, lehengoratze, analisi eta irakaskuntzan espezializatu da.

Helburuak 
Emakume bilbotarrek literaturari dagokionez egin dituzten ekarpenak ezagutzea

Egitaraua 
Aurkezpena: Mª Díaz de Haro 
Aurkezpena eta bibliografia: Bizenta Moguel 
Ahozko Bilbo argazkietan: Eulalia Abaitua 
Errepublika garaia: Sorne Unzueta 
Poetak: Amaia Iturbide, Goizalde Landabaso 
Komikiak bilbon: Kili-kili, Asun Balzola, RUMBLE!! Amaia Ballesteros 
Haur eta gazte literatura: Laida Martinez 
Idaztea Bilbon: Ana Isabel Morales 

Metodologia 
Ahalegina egingo da metodologia atsegina eta parte hartzea eragitekoa izan dadin. Eskolak, orokorrean, teoriko-praktikoak izango dira. Mintegiaren hasieratik saio bakoitzari aste horretan irakurritako liburuaren edo liburuen iruzkinekin ekingo zaio, liburu horiei buruzko iruzkinak taldearekin konpartituz. 
Ikastaroaren hasieran materiala banatuko da; testuak genero literario guztietakoak izango dira. 

Ordutegia

Asteartero
18:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Izena emateko epealdia: martxoaren 10etik 24ra, Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez, www.bizkaia.eus/foruliburutegia ---> Kontaktatu/ Tailer eta ikastaroak
Epealdia martxoaren 10eko goizeko 8:30ean hasiko da. 

Gehienez, 20 hurrenkeraz. 

Hizkuntza: euskara

Eta gainera

  • De la Diligencia al Bizkaibus

    Bilbao

    Diligentziatik Bizkaibusera

    • Tokia Sala Ondare Aretoa
    • Data 17/02/2017(e)tik 27/04/2017(e)ra
  • Renoir: intimidad

    Bilbao

    Renoir: intimitatea

    • Tokia Museo de Bellas Artes de Bilbao. Sala BBK
    • Data 07/02/2017(e)tik 15/05/2017(e)ra
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao. Obras Maestras

    Bilbao

    Maisulanak

    • Tokia Museo de Bellas Artes de Bilbao
    • Data 01/01/2016(e)tik