Bilboko Berreginen Museoak Marrazki eta Pintura Ikastaroko ikasleek egindako margolanak jarriko ditu ikusgai

  • Noiz

    2017/06/21(e)tik 2017/08/31(e)ra

  • Non

    Bilboko Berreginen Museoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Bilboko Berreginen Museoak 2016-2017 ikasturtean Marrazki eta Pinturako eskoletan parte hartu duten ikasleek egindako 70 artelan inguru aurkeztuko ditu Museoan.

Museoak urtero eskaintzen duen ikastaroko ardatzak marrazkia eta pintura dira; izan ere, ikaskuntza artistikoan interesa dutenei eskainitako ikastaroa da. Ikastaroak teknika artistiko anitzetan sakontzeko aukera eskaintzen die ikasleei: mihiztadura eta proportzioko tekniketatik hasi, apunte azkar eta marrazki naturalera igaro, eta akuarelarekin edo akrilikoarekin amaitzeko. Horiek ikusteko aukera egongo da Berreginen Museoko lehenengo solairuan.

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera:
    Goizez: 10:00etatik 13:30etara
    Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara
  • Igandeak:
    Goizez: 10:00etatik 14:00etara
  • Astelehena: Itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Sarrea orokorra: 3,00 €
  • Murriztua (ikasleak eta 10 pertsona baino gehiagoko taldeak): 1,50 €
  • Doainekoa: pentsionistak, 10 urte baino gutxiagoko umeak eta irakasleak
  • Osteguna: Museoaren eguna

Eta gainera