Bilboko Berreginen Museoa. Marrazketa eta Margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa

  • Noiz

    2019/06/19(e)tik 2019/09/15(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bilboko Berreginen Museoak 2018-2019 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 100 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du.

Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–.

Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo.

Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza.

Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan.

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara
  • Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
  • Itxita: astelehena

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra: 3,00 €
  • Murriztua: 1,50 €
  • Doanekoa: Pentsiodunak; 12 urtetik beherako umeak; Irakasleak; Desgaituak
  • Museoaren eguna: Ostegun guztietan

Bilboko Berreginen Museoa. San Francisco, 14. 48003 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera